Huhezinema lehiaketak musika izango du ardatz

0
317

Zine jaialdia 2022ko martxoaren 30etik apirilaren 1a bitartean ospatuko da. Lanak aurkezteko epea irekia dago, otsailaren 18ra arte

Huhezinema, Mondragon Unibertsitateko Ikus-Entzunezko Komunikazioko ikasleen artean antolatutako zine jaialdia da eta aurten 15 urte beteko ditu.

Musika izango du ardatz eta berritasunekin dator, izan ere, aurtengo bideo sorkuntzako lehiaketa honek hirugarren atal bat izango du, bideoklipena. 

Hauek dira kategoriak eta bakoitzaren ezaugarriak kontsultatzeko loturak:

Lanak aurkezteko epea dagoeneko zabalik da, eta 2022ko otsailaren 18a izango da horretarako azken eguna. Sortzaileek jaialdiaren webgunean dagoen izen-emate fitxa bete beharko dute lanak aurkezteko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen