“Horrelako aukera gutxi egoten dira eta kontzertuko minutu bakoitza gozatuko dugu”

0
731

Asteburu honetan, Monterron Parkea punkaren epizentroa izango da Mondra&Roll 2024 jaialdiarekin. Aurtengoa, hirugarren edizio izango da. Cock Sparrer, The Baboon Show, Madball, Sham-69 eta High VIs talde ospetsuak izango dira bertan. Hauen artean, Kontralde talde arrasatearrak joko du. Hau aipatu du Oxel Arriaran taldeko abeslariak asteburu berezi honen inguruan.

Nola ikusten duzu aurtengo Mondra&Roll-en edizioa?

Ondo, niretzat talde potenteak eta gustukoak datoz. Askotan gustatu izan zaigu Cock Sparrer bezalako taldeak ikustea eta etxe ondoan izatea ikaragarria da. Gainera, Arrasateko gazteentzat horrelako festibal bat eskura izatea ikarragarria da.

Zuretzak arrasatear eta punk doinuaren zale bezala, zer esan nahi du Mondra&roll-ek zuretzat?

Nire ustez, Mondra&Roll-ek Arrasateko gazteetan eragina izan du. Guk lehenengo urtean, ez genuen sinisten Cock Sparrer ikusiko genuela Monterronen. Berezia da, oso ondo antolatuta dago eta arrasatearrei punk mundura sartzeko modu bat da. Honek guztiak, Arrasate mapan kokatzen du eta eragin ona izaten du herrian.

Lehen aldia da Kontraldek Mondra&Roll-en joko duena, nola sentitzen zarete?

Gogotsu, baina ardura handiarekin. Horrelako jaialdi bat zapatuan guk zabaltzea, gainera, atzetik The Baboon show edo Cock Sparrer bezalako taldeak izanik erantzukizun handia da. Taldea ere urduritasunak nabaritzen ditugu, baina batez ere gogotsu gaude.

Zer esan nahi du zuentzan monterroneko eszenatokira igotzea?

Arrasatearra izanda Monterron bezalako parke batean eta talde erraldoi horiekin egotea ohore bat da. Disfrutatzeko gogoz gaude.

Zer espero duzue jaialdian?

Ez dakit, orain euria egingo duela iragartzen du, horren zain gaude. Disfrutatzea batez ere, horrelako aukera gutxi egoten dira eta kontzertuko minutu bakoitza gozatzea espero dugu. Taldekideekin une berezi bat izango da, gainera, familia eta lagunak ere bertan izango dira; orduan urteak pasa eta esperientzia bikaina oroitzea gustatuko zaigun.

Zeozer berezia prestatu duzue kontzerturako?

Sorpresatxo bat prestatu dugu… pertsona bat igoko da eszenatokira eta kanpoko lagun batzuen bertsio batzuk ere prestatu ditugu.

Jaialdiak nola eragiten dio taldeari?

Uste dut, ‘punch’ edo bultzakada bat izan dezakeela. Azken urtean kontzertu asko jo ditugu eta kontzertu horiek nekatu egiten zaituzte. Nik uste dut, kontzertu honek indarrak hartzeko balioko digula, etorkizunean beste diskaren bat edo datorrenari aurre egiteko.

Zeintzuk dira zuen planak etorkizunera begira?

Orain udan deskantsatzea, behintzat 2-3 hilabete lasai egon. Bigarren disko egitea pentsatuta daukagu. Orain kontzertu gutxi emango ditugu eta batez ere lokalean egon abesti berriak egin, eta batez ere deskantsatu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen