Hirukote eta Dmitry Baevsky Arrasate Blues 365ean aritu dira

0
347

Ibai-Artek antolatuta, Ezkiña tabernaren laguntzarekin, kontzertuan Lapurdiko hirukoteak eta New Yorken lekua egin duen Dmitry Baevskyk, besteak beste, jazz landuz.

Hirukote taldea 2015ean sortu zen Lapurdin, Txomin Duhalde (Anje Duhalderen semea) bateriajoleak Arnaud Labastierreri taldea osatzea proposatu zionean. Hauek, Éric Lecordier gitarristarekin batera osatzen dute Hirukote taldea, beraien errepertorioa swingaren ingurura moldatuz eta abesti estandarrak zein Euskal Herriko kantu eta dantza herrikoiak moldatuz. Hirukote oinarri erritmiko bezala ibiltzen da ere musikari famatuagoak laguntzeko. Hurrengo hilabeteetan bere lehen diskoa grabatzeko asmoarekin da taldea.

Oraingo honetan, gainera, Iparraldeko Hirukote taldea Dmitry Baevsky handiarekin aritu da zuzenean Ezkiña kanpoan. Duela ia bi hamarkada Errusian jaiotako musikaria New Yorkera bizitzera joan ondoren, Baevskyk nitxo bat egin du inspiratutako saxofoi-jotzaile birtuoso gisa, eta New Yorkeko eszenan, hau ez da batere erraza.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen