‘Hirukote eta Dmitry Baevsky’ eta ‘Iker Martinez eta Zaldi Herrenak’ zuzenean aste honetan

0
973

Beheko testua eta argazkiak: Ibai-Arte.

Ibai-Artek, Arrasate Blues 365 programaren barruan, bi kontzertu antolatuko ditu Ezkiña eta Kajoi tabernen laguntzarekin: HIRUKOTE eta IKER MARTINEZ ETA ZALDI HERRENAK Oñatitik. Maiatzaren 5ean, arratsaldeko 19.00etatik aurrera, Hirukote taldea arituko da Arbolapetan Dmitry Baevskyrekin batera, eta maiatzaren 6an, 13.00etan “IKER MARTINEZ ETA ZALDI HERRENAK“ oñatiarrak Herriko Plazan.

Hirukote taldea 2015ean sortu zen Lapurdin, Txomin Duhalde (Anje Duhalderen semea) bateriajoleak Arnaud Labastierreri taldea osatzea proposatu zionean. Hauek, Éric Lecordier gitarristarekin batera osatzen dute Hirukote taldea, beraien errepertorioa swingaren ingurura moldatuz eta abesti estandarrak zein Euskal Herriko kantu eta dantza herrikoiak moldatuz. Hirukote oinarri erritmiko bezala ibiltzen da ere musikari famatuagoak laguntzeko. Hurrengo hilabeteetan bere lehen diskoa grabatzeko asmoarekin da taldea.

Oraingo honetan, gainera, Iparraldeko Hirukote taldea Dmitry Baevsky handiarekin etortzeko plazerra du. Duela ia bi hamarkada Errusian jaiotako musikaria New Yorkera bizitzera joan ondoren, Baevskyk nitxo bat egin du inspiratutako saxofoi-jotzaile birtuoso gisa, eta New Yorkeko eszenan, hau ez da batere erraza.

Iker Martinez oñatiarra berriz, Zaldi Herrenaken eskutik datorkigu. Zaldi Herrenak Bull Biainek, Jimmy Irizar, Joxeba Aranburu eta Iñigo Ugartek osatzen dute. Arnasa hitzak ezin hobeto definitzen du Iker Martinezen unibertso musikala eta bere lantalde Zaldi Herrenakekin landu du: rock lasaia, pop-a, countrya… Musika armoniotsu eta irekia lantzen dihardute azkeneko urteetan, jadanik hiru disko grabatu dituen formazio finkoarekin. Bidaia musikal bat proposatzen dute, hitzen unibertsoa doinu eta moldaketa zainduekin oraindik gehiago zabalduz. Ikuskizun berezi eta zaindu honetarako, musika emanalditik harago doan esperientzia bat proposatuko digute, soinu eta iruditegi zainduaz, ez kontzertu soil bat. Hausnarketa kolektibo bat da, sorkuntza, galderak, bakoitzaren barne-zirrikuetako bilaketa, gure konplizitatea bilatuz eta emozioak partekatuz.

Ikusten duzunez, ezin duzu galdu, zatoz gurekin aparteko kontzertu hauez gozatzera.

Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.

*Establezimendu bat baduzu eta Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 943793090/688734149 zenbakira

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen