Hiru positibo berri atzeman dira Arrasaten eta herria eremu gorritik irten da

0
962

Hiru positibo berri atzeman dira Arrasaten eta herria eremu gorritik irten da 371,34-ko tasarekin. Gainerako bailarako herrietan hauek dira datuak: Aretxabaletan 1 (762,71), Eskoriatzan 4 (487,45), Leintz Gatzagan 0(427,35), Bergaran 6 (325,88), Aramaion 0 (810,81), Antzuolan 0 (504,82), Elgetan 0 (0,00) eta Oñatin 1(418,56).

100.000 biztanleko 14 egunera metatutako intzidentzia-tasak ia 30 puntu egin du behera Gipuzkoan astearte honetan, 580tik 552ra, hau da, % 5 jaitsi da azken zifrarekin alderatuta. Osakidetzak 12:30etik aurrera ezagutzera eman dituen datuetan, Gipuzkoako lurralde historikoan kasu kopuruak gora egingo du apur bat asteburuko ohiko jaitsiera igaro ondoren. Hala ere, Gipuzkoak diagnostikatu dituen 232 kasuak aurreko asteko egun berean baino ia 100 gutxiago dira, orduan 321 positibo eman baitziren.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen