Bideoa eta testua: Udala, Ekin eta Mondragon Unibertsitatea.
Gaur, abenduak 18, Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Eguna den honetan, gure ekarpen xumea egin nahi izan dugu hiru arrasatearren testigantzak jasotzen dituen ikus-entzunezko honen bidez. Arrasatear hauen migrazio prozesu eta bizipen ezberdinak ikustaraztea eta migrazio prozesu guzti horien atzean ezkuratzen dena azalera ekartzea dugu helburu.
Elkarbizitza positibo bat eraikitzeko eta eskubide eta aukera berdintasuna bermatzeko, zurrumurruak eta aurreiritziak alde batera utzirik, migrazio prozesu horiek bizi izan dituztenen bizipenak, sentimenduak … ezagutzea ezinbestekoa dugu, gure auzokide berri hauei ahotsa eman eta, lehen pertsonan, beraien bizitza istorioa ezagutzea, alegia. Hiru arrasatear, hiri bizitza istorio, hiru migrazio bizipen … hiru pertsona protagonista!! SUAD SALAH (Sahara), YANINA CHOQUE (Perú) ETA DJIBRIL SARR (Senegal).