Hika Teatroaren ‘Gazte’ dantza ikuskizuna ikusgai izango da igandean Herriko plazan

    0
    344

    Argazkia: Hika Teatroa.

    Hika Teatroa konpainak Arrasatera ekarriko du igandean ‘Gazte’ dantza ikuskizuna Udazabal egitarauaren barruan. Ikuskizuna Herriko plazan izango da arratsaldeko 20: 00etan, eta euria egiten badu Biteri plazan. ‘Gazte’ kaleko dantza ikuskizun gaztea da, gazteekin egina, Gazteez mintzo dena eta publiko orori zuzendua.

    Kaleak horren hutsik eta itzalita izan diren garai honetan, kaleko ikuskizun bat sortzeak badu errebeldiatik, aldarrikapenetik, badu, orain gutxi arte ohikoa zen moduan, gogorik eta ilusiorik plazak jendez gainezka sentitzeko; badu askatasun egarritik eta, batez ere, badu dantza jendeari hurbiltzetik.

    Estetika eta lengoaia propio baten bila jarraitzeko asmoak eraginda, ikuskizunak euskal dantza abia-
    puntu izanda, dantza garaikidea eta garaiko dantza modernoak eta gorputz mugimendua uztartuko ditu, ahotsari ere tokia utzita. Euskal folkloreko doinuei muzinik egin gabe, oinarri elektronikoa izango duten erritmoekin dantzatuko dugu, hip hop kulturaren kutsu handiarekin eta elektronikak sortzen dituen giroez inguratuta.

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen