Hi Gazte! ekimena Arrasateko Amaia Antzokira iritsiko da bihar, ostirala

0
485

Nerabeen aisialdian euskararen erabilera areagotzea du helburu eta bereziki, euskarazko ikus-entzunezko edukien kontsumoarena, hedapena eta sorkuntzarena. 

Gipuzkoako eskualde ezberdinetako 14 eta 16 urte arteko neska-mutikoekin egiten gabiltza dinamika hori. Horretarako, eskualde bakoitzean hiruna ikastetxe aukeratu ditugu. Eta, martxoaren 1ean egin genuen, Eibarren, lehenengo dinamika. Hala, ordutik Urnietan eta Azpeitian egin ditugu saioak.

COVID-19ak eraginda, osasun neurriak eta antzokiko aforoa errespetatzeko guztira hiru txanda egingo ditugu. Ikastetxe hauetako ikasleak izango dira ostiralean Amaia Antzokian:

  • Bergarako ipintza BHI-ko ikasleak (9:00-10:30)
  • Oñatiko Zuazola-Larraña ikastetxeko BHI-ko ikasleak (11:00-12:30)
  • Arizmendiko BHI-ko ikasleak (13:00-14:30)

Dinamikak gidatzeko guztira sei sortzaile gazte aukeratu ditugu, eta ostiralean, Amaia antzokian, Oihana Arana eta Odik izango dira gazteekin. Hala, bi sortzaile horiek gidatuko dute saio dinamikoa. Hain zuzen, bi lagun horiek Urnietan izan genituen joan den astean hango saio gidatzen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen