Herritarrei birziklatzearen inguruan galdetuko die telefonoz Mankomunitatearentzat Siadecok

0
2498

Argazkia: MB artxiboa / Bideoa eta beheko testua: Debagoieneko Mankomunitatea.

Urtarrilaren 29an Debagoieneko Mankomunitateak “ONDO BEREIZTU ETA HIRUKOA SASKIRATU!” sentsibilizazio kanpaina martxan jarri zuen, hondakinen bereizketa tasen emaitzak hobetzeko helburuarekin.

Bide beretik, Mankomunitateak ikerketa soziologiko bat abiaraziko du hondakinen bereizte-ohiturei buruz informazioa biltzeko. Horretarako, SIADECO S.Coop. L. enpresak, Debagoieneko Mankomunitatearen izenean, herritarrei telefonoz deituko die bihartik aurrera, otsailaren 11tik aurrera, hain zuzen ere. Aldez aurretik mila esker parte-hartzaile guztiei.

Erlazionatutako albistea:
Kostuak ez garestitzeko, birziklatzera deitzen du Irene Muruarekin Mankomunitatearen kanpainak
2026ko urtarrilaren 29an argitaratutako albistea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen