Herritar ugariren laguntza jasotzen dabil Arrasateko SOS Valencia

0
943

Argazkiak eta beheko testua: SOS Valencia Arrasate Solidarioa!

Ezer baino lehen eskertu nahi dugu Arrasateko herriak beste behin erakusten dabilen elkartasun uholdea. Pertsona ugari dira bilketa guneetara bertaratzen ari direnak, bai Debagoieneko Ezker Kultur Gunera, bai Musakolako Beberly tabernara.

Baloratzen eta eskertzen dugu boluntarioen jarduera, bildutako guztia katalogatzen eta sailkatzen dabiltzanak, produktuak ahalik eta era ordenatuan garraiatzeko. Valentziako kideekin minutuoro harremanetan gaude, uneko beharrak ezagutu ahal izateko. Une honetan eskatzen digute EZ eramatea janaria eta arropa, une honetan beharrezkoenak garbiketa produktuak dira (eskularruak, garbiketako zapiak, zabor poltsak, Sanytol bezalako desinfektatzeaileak eta abar) eta erremintak ere (kuboak, erratzak, ‘haragan’ moduko fregonak, palak eta abar).

Gaur, azaroaren 6an, bilketaren azken eguna izango dugu, bai Ezker Kultur Gunean baita Beberly Tabernan ere, eta eskatzen dugu produktu hauek ahalik eta era egokienean entregatzea.

Beste behin eskerrak ematen dizkiogu Arrasateko herritarren elkartasun uholde honi, norberak ahal izan duena, denak gehitzeko balio du. Bihar, osteguna, lehen bidalketa zuzena abiatuko da Valentziara, eta hurrengo asteburuan bigarren bidalketa egingo dugu, kaltetuek eskatutakoaren arabera. Egoeraren eboluzioari erreparatzen jarraituko dugu eta informatzen jarraituko dugu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen