Herritar ugarik Sarek ‘Bizi osorako zigorrik ez ‘ lelopean deitutako ekitaldia babestu dute

0
1504

Monterron parkea txiki geratu da gaurko martxa bertan behera utzi ostean Sarek egin duen deialdiarekin. ‘Bizi osorako zigorrik ez’ lelopean, asko izan dira gaur eguerdian bildu diren arrasatearrak.

Elkarretaratze honekin “euskal presoak bizi duten salbuespen espetxe politika salatu nahi dugu, 7/2003 legediaren ezohikotasuna salatu nahi dugu, eta bertan behera gelditzea, azken finean, bizitza osorako espetxe zigorra ezkutatzen duelako”

Azpimarratu dute “harridurarekin bizi izan dugula azken asteetan gertatu den guztia, esan diren gezur guztiak, argi zegoelako hemen antolatuta zegoen martxa ez zela inondik inora ez omenaldi bat.”

Halaber, gaineratu dute “Sare elkarbizitzaren alde egingo duela, eta ez duela inongo konfrontazio espaziorik edo aukerarik emango. Giza eskubideak denontzako direla eta denoi dagokigula eskubide horiek errespetaraztea.”

Goiko bideoan azaltzen da Sareren komunikatua bere osotasunean. Gaur arratsaldeko 19:00etan Biteri plazatik manifestazio bat egingo da 7/2003 legea salatzeko. “Bizi osorako zigorrik ez! Giza Eskubideak, Elkarbizitza, Konponbidea” lelopean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen