Herritar ugari erakarri ditu Ekiolaren hitzaldi informatiboak

0
657

Leintz Bailarako kooperatiba elkarteak, besteak beste, azaldu egin zituen instalazio fotovoltaikoaren egoera, datozen urratsak, enpresa merkaturatzailearen aldaketa, eta bazkideen etorkizuneko faktura. Herritar ugari bertaratu ziren eta Ekiola eskertuta azaldu da.

Framea: LBE.

Aurreko ostegun arratsaldean Leintz Bailarako Ekiolak hitzaldia egin zuen Kulturateko areto nagusian.

Kooperatiba elkarteko Kontseilu Errektoreko kideek, besteak beste, ondorengo gaiak azaldu zituzten jendaurrean:

  • Instalazio fotovoltaikoaren egoera eta hurrengo urratsak.
  • Bazkideen argindar enpresa merkaturatzailearen aldaketaren prozesua.
  • Behin instalazioa martxan jarri ondoren, bazkideek jasoko duten fakturaren edukiak eta azalpena. Fakturaren gaineko azalpenak ematearekin batera, energetikoki efiziente izateko eta faktura jaisteko gomendioak ere emango dira.

Halaber, Ekiolak aurreikusten du “hilabete honetan” Garaiako eguzki plaken instalazioa abiatzea, “zertifikazio eta baimen kontuak behin zehaztuta”.

Ildo honetan, bazkidetza-kanpainak zabaldik jarraitzen du, eta bazkidetza leintzbailara.ekiola.eus webgunean sartuta egin daiteke.

Halaber, galderen eta eskaeren txanda ere izan, eta oro har eitaldiak herritar ugari erakarri zituen. Ekiolak eskertuta ondoko mezua zabaldu zuen:

“Eskerrik asko atzo Kulturaten egindako hitzaldira hurbildu zineten guztioi. Espero dugu han esandakoak intereseko izango zenituztela. Bagoaz aurrera”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen