Herritar baten kexa: Txakur edukitzailearen betebeharrak

0
1628

Testua: Herritar bat. Argazkia: huffingtonpost.

Dekretu hau 101/2004 Euskal Autonomia Erkidegoan betebeharrezkoa baldin bada, Arrasaten  zergatik ez?

101/2004 DEKRETUA, ekainaren 1ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzkoa:

4. artikulua.– Jabearen edo edukitzailearen betebeharrak.

1.– Txakurrak eduki ahal izateko, honako baldintza hauek bete beharko dituzte jabeek: janaria, edaria eta osasun-asistentzia emango diete, eta txakurraren behar fisiologiko eta etologikoetara egokitutako instalazioak izango dituzte —bai espazioari dagokionez, bai higiene/osasunari dagokionez—, halaxe xedatzen baita animaliak babesteari buruzko urriaren 29ko 6/1993 Legearen 4. artikuluan.

Paragrafo honetan ezarritakoa ez betetzea arau-hauste larria izango da aipaturiko Legearen 27.2 a) artikuluan ezarritakoaren arabera.

2.– Hiri barruko bide eta gune publikoetan, bai eta eraikin kolektiboen gune komunetan ere, txakurrak kontrolatuta eramango dira beraien ezaugarrietara egokitutako kate edo uhal bati lotuta —gehienez, 2 metrokoa—. Betebehar hori ez betetzea arau-hauste larria izango da animaliak babesteari buruzko Legearen 27.2 h) artikuluaren arabera.

Udalak, euren eskumenen eremuan, txakurren aisialdirako guneak prestatzen saiatuko dira.

3.– Debekatuta dago txakurren gorozkia bide eta plaza publikoetan, haur—parkeetan, lorategietan, eta oro har, apaindurarako eta/edo pertsonen pasadizorako den edozein lekutan uztea. Debeku horri jaramonik ez egitea, arau-hauste larria izango da Hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legearen 34.4.c) artikuluaren arabera.

4.– Kode Zibilaren 1905. artikuluan ezarritakoaren arabera, txakurraren edukitzailea edo hartaz baliatzen ari dena izango da txakurrak sortzen dituen kalte, galera eta arazoen erantzulea; baita txakurrak alde egin badio edo galdu egin bazaio ere.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen