Herritar baten kezka: Otalora-Ignazio Zuloaga zebrabide inguruak

3
1388

Testua eta moldatutako irudiak: herritar bat.

Otalora-Ignazio Zuloaga zebrabide berrirako obrekin guztiz bat nator eta eskerrak eman nahi dotzat Udalai auzokideon beharrak entzun eta obra hauek burutzeagatik. Baina obrak eta proiektuak ikusita kezka hau sortzen zait.

Guztiz aldatzen gabiltzan belargunean espaloi estu-estu bat dago eta espaloi honek ez ditu betetzen segurtasun eta irisgarritasun neurriak.

  • Oso estua da (ez da metro bakarrera heltzen),
  • Sarbideko rampa oso inklinatua da eta koxka handi bat dauka (honek irisgarritasuna eragozten du)
  • Ez dago zebrabiderik espaloi hau eta autobus geltokiko espaloia lotzen duenik (honek segurtasun arazoak ekartzen ditu).

Obra hauetan belargunea guztiz modifikatzea eta bertan dagoen espaloia ez modifikatzea ulergaitza irudituko litzaidake. Nire ustez hau modifikatu gabe segurtasun eta irisgarritasun helburuak ez lirateke beteko.

3 IRUZKIN

  1. 90.000 euroren truke espero dut gabonetako argiak urte osoan zehar izatea, baita musika ere. Dagoeneko esan dezakegu historiako biribilgune eta zebrabide garestienak dituen herria garela.

  2. Lotsagarria da Arrasateko Udalarena, erdialdean nahi duzun guztia eta gehiago egiten dute, eta beste auzo batzuek espaloiak apurtuta, aspaldi jarri zen kexa eta ez da inor bertaratu, ezta espaloien gainean aparkatutako autoak begiratzera ere, udaltzainei dei egiten diezu eta ez dizute kasurik egiten, gauza guztiekin horrela, baina beno batzuek poltsikoak betetzen dituzten bitartean dena aurrera.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen