Herritar baten kexa: Musakolako bizikleten garbiketa gunea

3
495

Argazkia: herritar bat

“Asko gara Arrasaten bizikletan ibiltzen garenak. Bizikleten garbiketa guneak bi dira, baiña bakarra da dohakoa arrasatearrontzat: Garagartzako garbigunea. Musakolako gunea berriz ordaindu beharrekoa da, eta ez dugu horren zergatia ulertzen. Egokiena biak modu berdinean erabiltzeko aukera izatea izango litzateke, hau da biak zaborraren txartelarekin erabiltzea”.

3 IRUZKIN

  1. Maria Ubarretxena eta Ander Garayren erabakia izan zen, argazkia ere atera zuten bertan. Orain lehena azpiegitura diputatua da. Zer pentsa handia eman beharko liguke mangera ziztrin bat behar den bezela ipintzeko gai izan ez den politiko bat horren gora heltzea eta hainbeste soldata eta ardura izatea gaur egun. Zer egingo ote digu errepideekin?

  2. Ba errexa da ulertzea, edo nik behintzat horrela ulertzen dut. Garagartzakoa dohakoa da baina Arrasaten erroldatuta daudenek bakarrik erabili dezakete, kanpokoek ez. Eta Musakolakoa publikoa da, hau da, edozeinek erabili dezake, baina ordainduta. Aukeran daukazu gune bat bizikleta garbitzeko eta dohainik gainera. Asuntua kejatzea da. Horrela hartzen dut zure idatzia.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen