Herritar baten kexa: Kulturateko ikasgela azterketa garaian

1
1399

“Kulturaten dagoen Arrasateko Bilbiotekako ikasgela ikasleen apuntez betetzen da azterketa garaian, batez ere gabonetako lehen asteetan eta maiatzean eta ekainean. Bertan, ikasketen hainbat garaitan dauden pertsonak aurkitu ditzakegu: unibertsitateko ikasleak, oposizioak prestatzen dituztenak, ohiko azterketetarako zein unibertsitateko hautaprobetarako ikasten dutena. Arrasatekoa naiz. Hemen ikasi nuen 18 urte bete arte, eta nire unibertsitate ikasketak kanpoan egin arren, asteburuetan etxera itzultzen nintzen. Urte hauetan guztietan, liburutegiko ikasgelaren ordutegi eta egutegiak ikasleen errealitatearekin bat ez datozela sentitu dugu: ikasleek ikasteko dituzten tarteetan (asteburuetan edo gabonetako edo Aste Santuko oporretan) zerbitzua eten egiten baita”.

“Zapatutan goizeko hamarretatik ordubatera soilik izaten da irekita, eta egun gorriez aparte, asko izaten dira “opor” garaian liburutegia itxita egoten diren garaiak. Ordutegiz, zerbitzu publikoa ez den Mondragon Unibertsitateko liburutegia erabili izan dugu askok, baina horrek ere ez ditu ikasleen beharrak kontuan hartzen. Eta ez da bakarrik ordutegi kontua; banaka ikasten egoteko postuak ez dira 50 baino gehiago. Arrasate bezalako herri batentzat gutxiegi, dituen ikasle kopurua kontuan hartuta. Zer irtenbide du Arrasateko Udalak arazo honetarako?”

Iruzkin 1

  1. Erabat partekatzen dut iradokizuna. Hausnarketa bat egin beharko litzateke, adibidez, ezin daiteke udal liburutegia zabaldu San Frantzizko Elizaruntz? Ikasketa gelak egin, ordenagailu gehiago jarri, erabilera anitzeko gelak…Nik dakidala Eliza ez da erabiltzen – musika kontzertu batzuk emateko noizean behin – eta liburutegia zabaldu eta biztanleei zerbitzu gehigarriak emateko erabili daiteke; bere garain, hilketa zibilentzako baliatu zitekeela hitz egin zen. Guzti hori geldi dago?
    Bestalde, Monterron hutsik geratu den honetan, mugimendu gutxiago nabari da Arbolapetan. Zer asmo dago Monterronentzat?

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen