Herritar baten kexa: “Igerilekuetako dutxak eta aldagelak itxita daude”

1
1054

Musakolako kiroldegiko erabiltzaile batek kanpoko igerilekuko dutxak eta aldagelak itxita daudela salatzeko idatzi digu. Pertsona hori igeri egitera joan ohi da, eta adierazi du barruko igerilekuak irekita egon diren bitartean, dutxak eta aldagelak erabili ahal izan dituztela.  “Aterperik gabe aldatu behar gara kanpoan, motxila kanpoan utzita, eta lehorreko aldagelak erabiltzen ere ez digute uzten. Asko gara egunero entrenatzera joaten garenak, eta leku egokia behar dugu aldatzeko eta dutxatzeko”.

Iruzkin 1

  1. Kiroldegiko arduradunek errazena egin dute,dena itxi hasieratik mahai gainean egoera desberdinak planteatzen jarri barik.

    Goizetan ez dauka zentzurik igerilekuetako aldagelak itxita mantentzea,ez da inundik inora jente pilaketarik sortzen,ez covid garaian ezta covid a ez zenean existitzen.

    Arratsaldetan ordea,denbora ona badago jente pilaketak sortu izan ohi dira urtero aldageletan,azken orduan batik bat.

    Eta eguraldi eskasa badago ezta goizetan ezta arratsaldetan ez dira inpiz jente pilaketarik sortu.

    Soluzioa erraza da,goizetan eta egun goibela dagoen egunetan aldagelak irekita mantendu,eta arratsaldetan itxita.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen