Herritar baten kexa: Herriko autobusen erabiltzaile bat oso haserre

0
984

Udalaren bitartez, hiru hilabeteren ondoren, Avanzak ekainean herriko autobusen egoerari buruz jarri nuen kexa bati erantzun dit.

Abuztuan matxurak egunerokoak izan dira, eta irailean ere berdin gertatu da. Atzerapen jarraituak, beti baitago matxuraturen bat. Beraiek esaten dute oharrean autobusak egoera txarrean daudela. Bi urte baino gehiago daramatzagu horrela.

Duela 15 egun pasatxo, autobus bati motorra erre zitzaion, eta kasualitatez ni Obenerrekan horren zain nengoela. Gainera, denak aire egokiturik gabe daude eta bidaiariak barruan itotzen gara. Batzuetan ateek ere ez dute funtzionatzen. Edozein egunetan zerbait potoloagoa gertatuko da eta errepidean hilko gaituzte, gero ikusiko dugu nor egiten den erantzule.

Txoferrak oso haserre daude, jendeak beraiekin hartzen duelako. Nekatuta daude gorabehera bat beste baten gainean jartzeaz. Udalaren eta Avanza enpresaren artean pilota batak besteari pasatzen diote inork ez du ezer egiten. Lotsatu egin behar diren autobusak egoera horretan edukitzeaz.

Inkesta bat egin zuten, eta % 80 pozik zegoen hiriko zerbitzuarekin, ni ere bai, mugitzeko behar dudalako, baina ez dute autobusen egoerari buruz galdetu. Egunero herriko autobusak erabiltzen duen erabiltzailea naiz, eta horregatik dakit zein egoeratan dauden.

Agur bero bat. (Erabiltzaile bat oso haserre)

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen