Herritar honek goizeko autobusen egoera eta plaza falta salatzen ditu. Ez omen da egun jakin bateko arazoa, egunerokoa baizik. “Gaur goizean 47 pertsona zeuden Gasteizerako autobusaren zain, eta autobusean 21 plaza besterik ez; gainerako guztiak kalean geratu dira zain, eta barrukoak ere berandu iritsi gara. Ondoren, 7:20etan etorri da errefortzua. 370 zenbakia, sartzeko eskaileraren arabera. 22 pertsona hartu eta 07:20an atera gara. Aspertuta, gogaituta eta nazkatuta gaude egoerarekin”.
Egunero berdina…Lotsagarria da eskaintzen dute zerbitzua!!!
6:55eko autobusa Arrasatera topera heltzen da eta behin baino gehiagotan jendea kanpoan gelditzen da.
Autobusean gainera, jendea zutik doa, gaur adibidez 20 eta piku pertsona zutik eta autobusa 90-100 km/ordura ! Istripuren bat baldin badago zer pasako da? orduan hartuko dituzte hartu beharreko neurriak?
Gazteiztik Arrasatera doan 15:15etako autobusa ere topera doa , eta hor ere jende piloa zutik.
Aspertuta, gogaituta eta nazkatuta gaude egoerarekin!