Argazkia: MB, bart gauerdia igarota egindako argazkia.
Obenerrekan dagoen parkour parkearen argiteria gau osoa piztuta egotearen arrazoirik ba al dago?
Udalak ezin du argiak programatu ordutegi zehatz baterako?
Argiaren prezioa ikusita, nork ordainduko du kostea? Gauez ba al dago parkour erabiltzailerik?





Bertan orain arte izan diren istripu larriak ahaztu zituen prentsaurrekoan gure zinegotziak, “espero dugu ezer ez gertatzea…” baina Euskal Herrian “parkour top” dela esan zuen. Nola itzaliko dizkiogu argiak gauetan legealdi honetan egindako kiroletako instalazio bakarrari? portzierto, ez al zuten kiroldegi berria prometitu hauteskunde bezperan?