Herritar baten kexa

0
1867

Atzo gauean traste zahar batzuk Kataideko errefuxaren edukiontziaren kontra jarrita zeuden, eta horrek nabarmen zailtzen zuen errefuxa edukiontzira botatzea.

Argazkia: Herritar bat.

Atzo gauean altzari eta traste zahar eta handi batzuk Kataideko errefuxaren edukiontziaren kontra utzita zeuden.

Trasteak edukiontziaren pedalaren gainean zeuden, eta ondorioz edukiontziaren goialdeko atea, bertatik errefuxa botatzeko atea, nahiko itxita zegoen.

Horrek ia galarazten zuen errefuxa edukiontzi barrura bota ahal izatea. Herritar batek hala jakinarazi digu, horrelakorik berriro gerta ez dadin.

Gogoratzekoa da asteartea dela etxeko traste zaharrak kalean uzteko eguna. Atzo (domeka) norbaitek traste hauek utziak zituen. Debagoieneko Mankomunitateak asteartero jasotzen ditu Arrasaten halako altzariak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen