Herriko Plaza bete egin da borobileko dantzan eta osteko gutun banaketan

0
1761

Gaur eguerdian borobileko dantza saioa ospatu da Herriko Plazan. Haur eta gazteek hainbat euskal dantza ezagun dantzatu dituzte Lore Gazteak eta Txikitxu Arrostaitz taldeen laguntzarekin.

Arrasateko Txistulariek eta Trikitixa Eskolako kideek jarri dute musika oholtzatik eta guztira 10 dantza inguru egin dituzte. Giro ederra izan da Herriko Plazan eta jendeak txaloz saritu du dantza bakoitza.

Behin borobileko dantza amaituta, Olentzeroren gutun banaketa egin dute Lamia eta Galtzagorrirekin. Haurrak haien inguruan pilatu dira eta lan gogorra izan dute biek gutun denak banatzen. Hala ere, eginkizuna arrakastaz bete dute eta orain, haurren lana izango da olentzerori idaztea.

Borobileko dantza eta olentzeroren gutun banaketa argazkitan

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen