Herriko 15 eragilek Euskaraldiaren aldeko konpromisoa hartu dute gaur

0
1923

Arrasateko Euskaraldiko lantaldeak antolaturik, gaur arratsaldean edizio berrirako motorrak berotzen hasi dira.

Bideo historikoa: Arrasateko Euskaraldia.

Aurkezpen-lanak Ane Zuazubiskar Iñarrak egin ditu, eta lagun mordoxka batek jarraitu du ekitaldia bertatik bertara.

15 eragilek sinatu dute Euskaraldiaren alde gaurko ekitaldian: Arrasate Musikal, Arrasate Rugby Taldea, Mondra, Ibai-Arte, Udala, Mondragon Taldea, JMA, SUDC, Txikitxu-Arrostaitz, Ttak-AED, Abian, AZK, Ardatz formazio zentroa, Lore Gazteak eta Besaide Mendizale Elkartea.

Hala, aurtengo edizioko motorrak berotzen hasi dira, eta ‘Arrasatearrok gehixau, gehixaukin eta gehixautan’ egitera dei egun dute. Gaurko ekitaldiak gogora ekarri du garaian Monterrongo jauregian gure hizkuntzaren alde sinaturiko hitzarmena:

Euskaraldiak azpimarratu du egungo egoeraren garrantzia, “zirt edo zart” egin behar baitugu. Hona hemen gaur sinatutako akordioa:

BIGARREN EUSKARALDIAN, ARRASATEKO 15EKOAREN AGIRIA

Euskara biziberritzeko prozesuan dihardugu euskal herritarrok eta, bide horretan,
momentu oso garrantzitsuan gaude, zirt edo zart egiteko unean. Aurreko Euskaraldian
erabilera ariketa erraldoia egin genuen eta ia 4000 belarriprest eta ahobizi aritu ginen,
Arrasaten, euskararen erabilerari astindu on bat ematen, 11 egunez. Orduan ere
hainbat eragilek parte zuzena izan genuen hizkuntz erabilera ariketa egiteko orduan
eta, horretarako, gure entitateetan erraztasunak eman genituen, euskaldun gisa
identifikatu egin ginen, bideak ireki…

Orain dela 30 urte, Arrasaten, AEDk eta Udalak bultzatuta, Euskararen hitzarmena
sinatu zen, Euskal Herriko lehena, historikoa euskara normalizatzeko bidean. Elkarte
eta erakundeen konpromisoan oinarritzen zen. Urteak ez dira alferrik pasatu :
euskalgintza indartuago dago, gurean GEIKE da horren adibide garbia, eta adostasun
soziala eta guztion konpromisoa dira gure egunerokoaren zutabe nagusiak. “.

Oraingo honetan, pauso berri bat emateko erabakia hartu dugu, eta 2. Euskaraldi
honetan entitate gisa hartuko dugu parte, ofizialki eta 15 egunez. Horretarako, gure
entitateetan euskaraz taldeka edo guneka aritzeko dauzkagun aukerak aztertuko
ditugu, arigune posibleak identifikatzeko. Arigune horietako partaide guztiek ados egon
beharko dute, gutxienez ulertu beharko dute, eta jarduera euskaraz bermatuko da,
denek ahobizi edo belarriprest izango direlako.

Euskara erabiltzeko guneak, ariguneak, kasu batzuetan barruko funtzionamendu
mailakoak izango dira, eta gure kideen arteko eguneroko harremanetan izango dute
eragina; beste batzuetan, ostera, kanpo ariguneak izango dira, hau da, herritarrekin
komunikazioa euskaraz bermatuko dugu gure entitateetako harreretan, telefonoko
deietan…

Hizkuntza ohiturak hobetzeko ariketa eta euskaraz bizitzeko erabakia da hau; hortaz, 15
egun hauez gain, gerora ere mantentzeko asmoa dugu. Mota guztietako entitateak gara
agiri hau sinatzen dugunok: erakunde publikoak, gizarte eragileak, enpresak,

kooperatibak, kultur eta kirol elkarteak… eta Arrasateko beste entitate guztiei egiten
diegu parte hartzeko gonbidapena, izan ere, EUSKARAZ BIZI nahi dugu eta erronka
guztiona da!

EUSKARAZ GEHIAGO, GEHIAGOREKIN ETA GEHIAGOTAN!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen