Herri Libre Bat kanpainaren aurkezpena egingo da, maiatzaren 30ean, ostegunean, 19:00etan. Aurkezpena, Kulturateko Loramendi aretoan egingo da. Batzar orokorretan gaur egun Euskal Herriko eta munduko koiunturan kokatuko da bertaratutakoa. Jarraian Herri Libre Bat dinamikaren hurrengo ekimenen nondik norakoak azaldu eta horietan hurrengo pausuak zein izango diren azalduko da. Herriak erabakiaren bidean martxan jartzea da helburu nagusia, eta Herri Libre Bat eraikitzeko aurrerapausuak ematea.
Herri Libre Bat proiektua
Hurrengo ekimenetara begira jartzeko unea iritsi da eta horretarako, herritarrak Herri Libre Bat dinamikaren baitan kokatzea dugu asmoa. Gure Esku batzar irekiak antolatzen ari da, herrietan edota eskualdeetan nahi duen oro gerturatu eta parte hartzeko. Jarraian eskualdeko deialdia agertuko da eta bertara etortzeko gonbitea luzatzen dute.




