Helduen danborradak eman zuen gaueko ikuskizuna

0
2698

Atzo gauean, 23:15ean, abiatu zen helduen danborrada Arrasaten, San Juan jaiei hasiera ofiziala emanez. SUDCk antolatutako ekitaldia Kulturolatik irten zen eta herriko hainbat kale zeharkatu ostean Herriko Plazan amaitu zen, herritar ugariren aurrean.

Danborradan emakumeek eta gizonek hartu zuten parte, adin guztietako arrasatearrekin batera. Danbor hotsak nagusi izan ziren kaleetan zehar, eta jai giro aparta sortu zuten gauean.

Aurten, Eskoziarren konpainiak ez du kalejirarekin bat egin, hala erabakita. Gainerako konpainiek, ordea, parte hartu dute: Danborreroak, Musakola, Santa Maña, Beti Gazte, Beti Alai, Arrasate Herri Eskola, Txalaparta, Montxon, Gelma eta Sanan. Horien artean, bi berritasun izan dira. Alde batetik, Gelma konpainia danborradara itzuli da, iaz parte hartu gabe egon ostean. Bestetik, Sanan konpainiak lehen aldiz egin du desfilea. San Andres auzoan sortutako talde berriak 30 bat kide bildu ditu, eta lehen aldiz hartu du parte helduen danborradan.

Parte-hartzaile guztiek Eva Romero zuzendari nagusiaren gidaritzapean jo zituzten piezak, lehenik herriko kaleetan zehar eta ondoren Herriko Plazan. Bertan amaitu zen ekitaldia, San Juan jaiei ongietorria emanez eta arrasatearren artean giro aparta sortuz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen