Txalaparta eta Montxoni omenaldia, alkatea zuzendari, 18 bandera,… izan dira Helduen Danborradan

0
1100

Udaletxeko argazkia: Udala.

SUDC elkarteak antolatuta, danborrada ohi baino bereziagoa izan da aurten. Izan ere, Montxon eta Txalaparta omenaldia jaso dute, eta Ferixalekuko elkartearen 25. parte-hartzearen harira, bere omenezko pieza estrinatu da.

Arrasate Musikaleko Bandaren zuzendariak, Mikel Markiegik konposatu du hereserkia, eta bart estreinatu da jendaurrean, zorionak Txalaparta eta Montxon!

Aurtengo danborrada Arrasateko piezetan zentratu da, eta beste berezitasun bat izan da 18 elkarte gastronomikoren banderak ikusgai jarri direla udaletxeko balkoian.

Bart ospatutako ekitaldiaren beste berritasun bat izan da Maider Morras Azpiazu alkateak eskoziarren konpainia zuzendu duela hainbat unetan, Luis Usatorrerekin batera.

Beste zuzendariak Rakel Velasco, Esther Navarro, Beñat Barrutia, Mikel Dominguez, Iratxe Salaberria, Mikel Alonso, Victoria Rodriguez eta Ion Merino izan ziren. Zuzendari nagusi-lanetan Eva Romerok jardun zuen.

Albistea osatzen gabiltza

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen