HAZILAN+en edizio berrian izena emateko epea zabalik dago, otsailaren 23ra arte

0
1848

Eskualdeko kualifikatutako langabeei zuzendutako laneratze-programa martxoaren 2an hasiko da eta bi fasetan banatuko da; zeharkako konpetentziak lantzeko tailerra lehenengo, eta praktikak ondoren.

HAZILAN+en edizio berrian izena emateko epea zabalik dago, otsailaren 23ra arte.

Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziak laster jarriko du martxan HAZILAN+ proiektuaren 4.edizioa. Eskualdeko kualifikatutako langabeei zuzendutako laneratze-programa da HAZILAN+ eta 2026ko martxoaren 2an hasiko da.

Lanerako trebetasunak indartzeko prestakuntza eta praktikak eginda esperientzia profesionalari bultzada emateko aukera eskaintzen du Hazilan+ek. Azken edizioan parte hartu zuten zortzi pertsonetatik hiru praktiketan daude beraien perfileko lanpostuetan, bi pertsonek lana aurkitu dute, bik ikasten jarraitzen dute eta beste batek langabezia egoeran jarraitzen du.

Proiektua aurkeztu eta zalantzak argitzekoInformazio jardunaldi bat antolatu da otsailaren 19an, osteguna, goizeko 10etan, Debagoieneko Mankomunitatean bertan.

Nork hartu dezake parte HAZILAN +en?

Kualifikazio-maila ertain-altua izan arren lan-merkatuan sartzeko edo berriro sartzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzenduta dagoen proiektua da.

Proiektua hurrengo baldintzak betetzen dituzten pertsonei zuzendua dago:
-Goi-mailako edo erdi-mailako ikasketak bukatu ondoren, lan-bilaketan nondik hasi ez dakitenak,

-Erdi edo goi-mailako ikasketak izan eta langabezian egon ondoren, lana lortzeko zailtasunak dituztenak,

-Esperientzia faltagatik lana bilatzeko zailtasunak dituztenak

Parte hartu ahal izateko hiru baldintza nagusi bete behar dira:

  • Debagoieneko herriren batean erroldatuta egotea.
  • Langabe egotea.
  • Erdi-mailako eta goi-mailako Lanbide Heziketako zikloa, unibertsitate-gradua eta unibertsitate-ondokoa amaituta izatea.

Ez dago adin mugarik

Proiektua bi fasetan banatzen da; zeharkako konpetentziak lantzeko tailerra lehenengo, eta praktikak ondoren.

1- AKTIBATU fasea: zeharkako konpetentziak lantzeko tailerra. (80 ordu). Martxoaren
2tik apirilaren 21era bitartean gauzatuko da.

2- PRAKTIKALDIA. Norberaren interesetatik abiatutako praktikak eskualdeko enpresetan.
(2 eta 9 hilabete bitarteko praktika ordainduak).

Kontuan hartzeko datak:
INFORMAZIO-SAIOA: 2026/02/19 (goizeko 10etan)
Programaren berri emateko aurkezpen saioa egingo da, Debagoieneko Mankomunitatean, otsailaren 19an, osteguna, goizeko 10etan. Saioan izena ematea komenigarria da (telefonoz edo emailez).

IZEN-EMATEA:
Proiektuan izen emate epea otsailaren 23ra arte dago zabalik.

Eskaera orria eta dagokion dokumentazioa aurkezteko bi bide daude:
-Presentzialki: Debagoieneko Mankomunitatean (Nafarroa Etorbidea 17, Arrasate). 9:00etatik 14:00etara.
-Erregistro Elektronikoaren bidez

HAUTAKETA PROZESUA: Elkarrizketak egingo dira hautaketarako,otsaila amaieran.

Hazilan+en 4.edizioa izango da eta 2026ko martxoaren 2an hasiko da.

Ekintza hau Euskadiko 2021-2027 Programa Operatiboaren bidez egingo da. Proiektu horren finantziaziorako funtsen %40, hain zuzen ere, Europako Gizarte Funtsa-k eman du.

Informazio gehiagorako: Tlf: 943 79 30 90 / hazilan@debagoiena.eus / www.debagoiena.eus

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen