HAZILAN proiektuaren azken edizioan izena emateko epea zabalik dago

0
301

Testua: Debagoieneko Mankomunitatea. Argazkia: Artxiboa.

Azaroaren 4an hasiko da HAZILAN-en 13.edizioa. Azken edizioa izango da. Proiektuak gazte kualifikatuen laneratzea erraztea du helburu, eta jadanik 160 pertsona baino gehiagok partehartu dute.

Gradua edo goi-mailako heziketa ziklo bat bukatu berri duteneei, edota lehenengo lan-esperientzia bila dabiltzanei zuzendutako proiektua da. Baita goi-mailako ikasketak izan arren, beraien ibilbide profesionala oraindik hortik bideratu ez dutenentzat ere.

Partehartzeko honako baldintzak bete behar dira:

  • 20-44 urte bitartean izatea,
  • goi-mailako ikasketak amaituta izatea (lanbide heziketako goi-mailako ziklo bat edota unibertsitate ikasketak),
  • langabezian egotea (ez da ezinbestekoa),
  • eta Debagoieneko herriren batean erroldatuta egotea.

ZERTARAKO HAZILAN?

HAZILANek partehartzaileen gaitasunak identifikatu eta indartzen lagunduko die, eta lana lortzeko behar dituzten baliabideak emango dizkie, tailer teoriko-praktiko baten bidez.

Ondoren, eskualdeko enpresetan praktikak egingo dituzte, lan-esperientzia berriak biziz eta enplegurako sarbidea erraztuz.

AURKEZPEN JARDUNALDIA

Proiektuaren berri emateko eta zalantzak argitzeko aurkezpen saioa egingo da.

  • Eguna: URRIAK 4, asteartea
  • Ordua: 10:00ak
  • Lekua: Debagoieneko Makomunitatea – Udalaitz Aretoa (Nafarroa Etorbidea 17, Arrasate)
  • IZEN-EMATEA (aurkezpen jardunaldia)

Partehartzeko interesa izanez gero, izena emateko ESKAERA ORRIA bete beharko da eta bertan zehaztutako dokumentazioarekin batera, Mankomunitatean aurkeztu, urriaren 14a baino lehen.

EMAITZAK

2021ean gauzatutako 2 edizioetako datuen arabera, emaitzak onak direla esan daiteke. Partehartzaileen %90ak laneratzea lortu du bide desberdinetatik bada ere; 13 praktika kudeatu dira eta horietatik erdiak geratu dira enpresan lanean; gainontzekoek, praktikak bukatu ondoren, beste enpresa batzuetan aurkitu dute lana. Gainera, Covid garaian praktikak bilatzeko zailtasunak izan direnean, azpimarratzeko da, partaideen %41ak praktikak egin gabe lortu duela laneratzea. Horrek adierazten du,tailerrean
landutako konpetentzia eta edukiek, lan-bilaketarako baliagarriak zaizkien tresna eta baliabideak eskaintzen dizkiela.

Kontuan hartzeko datak:

  • Aurkezpen jardunaldia: urriak 4, asteartea (10:00)
  • Hazilan-en inskribatzeko epea: 2022ko urriaren 14a.
  • Ikastaroaren hasiera data: 2022ko azaroaren 4an.

Informazio gehiago: hazilan@debagoiena.eus // 943 793090 // www.debagoiena.eus

Hazilan proiektua Euskadiko Programa Operatiboaren barne dago eta Europako Gizarte Funtsak % 50ean finantzatzen du

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen