Hainbat leku daude libre oraindik eskualdeko langabe kualifikatuentzako laneratze-programan parte hartzeko.
Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziak laster martxan jarriko du HAZILAN + proiektu berria. Eskualdeko kualifikatutako langabeei zuzendutako laneratze-programa da HAZILAN +. Lehen edizioa 2024ko irailaren 16an hasiko da.
Lanerako trebetasunak indartzeko prestakuntza eta praktikak eginda esperientzia profesionalari bultzada emateko aukera eskaintzen du Hazilan+ek.
Nork parte hartu dezake HAZILAN +en?
Kualifikazio-maila ertain-altua izan arren lan-merkatuan sartzeko edo berriro sartzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzenduta dago proiektua.
Egoera hauetan dauden pertsonek parte hartu dezakete:
- Goi-mailako edo erdi-mailako ikasketak bukatu ondoren, lan bilaketa nondik hasi ez dakitenak,
- Erdi edo goi-mailako ikasketak izan eta langabezian egon ondoren, lana lortzeko zailtasunak dituztenak,
- Esperientzia faltagatik lana bilatzeko zailtasunak dituztenak

3 baldintza nagusi bete behar dira:
-Debagoieneko herriren batean erroldatuta egotea.
-Langabe egotea.
-Eta erdi-mailako eta goi-mailako Lanbide Heziketako zikloa, unibertsitate-gradua eta unibertsitate-ondokoa amaituta izatea.
Adinaren muga ezabatu da, edozein adineko pertsonek parte hartu dezakete.
Nola dago antolatuta?
Bi fasetan banatzen da proiektua:
Zeharkako konpetentziak lantzeko tailerra lehenengo, eta praktikak ondoren.
1- AKTIBATU fasea: zeharkako konpetentziak lantzeko tailerra. (80 ordu).
2- PRAKTIKALDIA. Lanpostu batean trebatuz praktikaldia eskualdeko enpresetan. (200 orduko praktikak edo 2-9 hilabete bitarteko praktika ordainduak).
Kontuan hartzeko datak:
Hazilan +en lehenengo edizioa 2024ko irailarean 16an hasiko da, taldea egitea lortzen bada.
IZEN-EMATEA:
Izen-emate epea IRAILAREN 10era arte luzatu da. Oraindik taldea osatzeko pertsona gehiago behar dira.
Bi bide daude eskaera orria eta dagokion dokumentazioa aurkezteko:
Presentzialki: Debagoieneko Mankomunitatean (Nafarroa Etorbidea 17, Arrasate). 9:00etatik 14:00etara.
Erregistro Elektronikoan
HASIERA:
Taldea osatzen bada 2024/09/16an hastea aurreikusten da.
Ekintza hau Euskadiko 2021-2027 Programa Operatiboaren bidez egingo da. Proiektu horren finantziaziorako funtsen %40, hain zuzen ere, Europako Gizarte Funtsa-k eman du.
Informazio gehiago: https://debagoiena.eus/eu/garapen-agentzia/enplegua-eta-prestakuntza/enplegua/hazilan-langabeak-laneratzeko-ibilbideak




