Testua: Haurren zaintzako koordinazio lantaldea
Zaintza, kontzientzia politikoa, emakumeam, kolektiboa, herria, hezkuntza, arrakala, beharrak, aniztasuna, erantzuna. Zaintza Sare Herritarreko gure esperientziaz galdezen digutenean hauwen dira burura etortzen zaizkigun lehenengo hitzak. Emozio kontrajarriak. Aspalditik hasi ginen militatzen eta badira urtetxo batzuk kontzientzia feminista garatzen ari garela. Konfinamenduarekin etorriko ziren zaintza beharrak aurreikusita erantzun kolektiboa emateari ekin genien, herriko beste eragile eta norbanako batzuekin batera.
Gaur atzera begiratu eta balorazio txiki bat egiten hasi garenean, berriro ere zaintza lanean ari garenok hein handi batean, emakumeok izan garela ohartu gara. Ez da kasualitatea. Bizitzaren sostenguaz, beste bein emakumeok arduratu gara. Gure gain hartu ditugu gureak bakarrik ez diren zamak. Herri eta komunitate oso baten zamak, alegia. Honekin, zaintza kolektibizatzeko beharra dagoela ikusten dugu eta herritar guztiak honen inguruan hausnartzera animatzen ditugu bakoitzaren pribilegioak ezbaian jarriz eta hortik zaintza lakan birbanatuz.
Ba ez da lan makala izan oraingoan bizitzaren sostengua! gogorra da beti baina are gogorragoa izan da lan hori oraingoan: frontea eta retaguardia une berean! biak pertsona berdinengan? lan egiteko adinean dauden emakumeengan?
Zintzo pentsatu beharko dugu ditugun pribilegioez, benetan! eta zintzo pentsatu beharko dugu baita, non egon garen besteok eta zertan.