“Haurren aurrean, helduok heldu” kanpainari keinua egingo dio LEK-ek!

0
157

“Haurren aurrean, helduok heldu”  haurren zuzeneko heldu erreferenteek, (guraso, hezitzaile, senide, lagun…) beraien arteko, hau da, HELDUEN ARTEKO,  hizkuntza-praktikak aldatzeko eta euskara gehiago erabiltzeko aktibazio ekimena da. LEK osatzen dugun komunitate osoak keinua egingo dio kanpaina honi, gure hizkuntza den euskararen erabilera bultzatzeko helburuarekin. Horretarako, zapatuetako ekintzetan, gure monitoreek ekimen honen leloa duen txapa bana eramango dute eta kiroldegi eta instalakuntzetan kartel handiak jarriko ditugu. Hau da ekimenaren kartela.

Bestalde, zapatuan, LH 3-4 eta LH 5-6. mailako ikasleek futbol eta saskibaloiko azken jardunaldia ospatu zuten hurrenez hurren. LH 3. eta 4. mailako ikasleen futboleko partidotxoak jokatu zituzten mojategiko errugbi zelaian eta LH 5. eta 6. mailako ikasleak saskibaloiko fase finala jokatu zuten musakola kiroldegiko kantxan. Goiz ategina pasatu zuten denok eta giro ezin hobea izan genuen. Gure eskubaloiko neska infantilak ezin izan zuten garaipena erdietsi baina astetik astera konfidantza gehiagorekin daude eta poliki poliki badoaz lehen garaipena gertuago ikusten. AUPA NESKAK! Hemen dituzue ikusgai zapatuko jardunaldietako argazkiak.

Aste honetan kirolez aldatuko dute eta iada hasi dira saioetan euskal pilota lantzen. LH 3tik LH 6rako ikasleek landuko dute pilota eta astebeteko iraupena izango du, zapatuan pilotako topaketarekin amaiera emango diotelarik. LH 3-4. mailakoen topaketa Aramaion izango da, LH 5-6. mailakoena berriz eskoriatzako frontoian. LH 1. mailako ikasleek ere, JOLASHEZI-ko iaksturteko lehen topaketa ospatuko dute musakola kiroldegian. LEKE-ko taldekoek ere izango dute “musikaren erritmora” deritzon topaketa IBARRA kiroldegiko Arlutz gimnasioan eta gure eskubaloiko neska infantilak ere Aloña Mendiren aurka neurtuko dituzte indarrak Oñatin. Hemen dituzue zapatuko ekintzen kartelak: LH 1 JOLASHEZI TOPAKETA, LH 3-4 PILOTA, LH 5-6 PILOTA TOPAKETA eta LEKE “musikaren erritmora” topaketa .

Pasa den asteazkenean, DBH-ko neska mutilei zuzendutako hockey patinak ekintzaren izen ematea zabaldu genuen. Adin tarte honetako neska mutilak, jarduera fisikoa egitera bultzatu nahi diegu. Gaur bukatuko da izen ematea eta ekintza azaroaren 30ean hasiko da iturripeko frontoian 17:00-18:00 bitartean eta hurrengo saioak abenduaren 2, 9,14 eta 16an izango dira, beraz, parte hartzera animatzen zaituztegu!

Bukatzeko, jakin, eskola kirola eraldatzeko foroaren bilera bihar ospatuko dela telematikoki.

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzen ibiltzea eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI, OSASUNA IRABAZI!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen