Haur eta Guraso Asanbladak ‘Parke Tour’ antolatu du domekarako

0
323

Beheko testua eta kartela: HGA.

Haur eta Guraso Asanbladak jakitera eman du “hausnarketa bat zabaldu dugula herri mailan ditugun jolas parkeen inguruan, horregatik eskatu diogu Arrasateko Udalari ahaelgin berezia egin dezala natur elementuak bertan integratzeko eta, gainera, parte-hartze prozesuak benetakoak izan daitezela, dagokien erabiltzaile eta adituen laguntza eskatuz”.

“Bide batez, jolastu nahi dugu pentsatzera gure herria denontzat atseginagoa eta justuagoa izateko egin ditzakegun ekintzetaz. Bazatoz?”.

Parke Tour izeneko ekitaldia azaroaren 6an izango da, domeka honetan, eta zenbait jolas parkeetan geldialdeiak egingo ditu.

Asanbladatik dei egiten dute “patinete, bizikleta zein beste ibilgailu ez motorizatuan etortzera”. Goizeko 11:00etan abiatuko da Biteri plazatik, eta Aldaira igo ostean, Legarrera jaitsiko da eta Aprendicesen amaituko da. “Jolas eremu berriak amestera etorri!!!”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen