Haur eta gazteek Sardinaren Hileta adi jarraitu dute

0
1550
SUDC

SUDCek antolatuta, prozesioak sardinaren irudi handia plazaratu du, erreketa ikusgarria egin baino lehen.

Ohiturari jarraituz, eta SUDC elkarteak antolatuta, prozesioko lagunek sardinaren irudia Biteri plazatik Herriko plazara eraman dute, Samasiku txarangak lagunduta.

Denera 100 lagun inguruk parte hartu dute prozesioan, eta herritar batzuek azpimarratu dute sardina oso ondo eginda zegoela. “Inoizko politena izan da”, adierazi digu lagun batek pozik.

Herriko plazan haur eta gazte ugari esperoan zituzten, eta ohiturari jarraituz, sardinari su eman diote, doinu ezagun, salto, oihu eta dantzen artean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen