Hasi dira LEK-eko saioak

0
215

Testua: Leintz Eskola Kirola.

Astelehen honetan eman diogu hasiera LEK-eko ikasturte berriari. Aste honetan zehar izango dira ikasleen ikasturte honetako lehenengo saioak. Ikasleak urduritasun puntu batekin somatu ditugu baina aldi berean, eskola kirolean hasteko irrikitan. Hemen dituzue ikusgai saio hasieretako argazki batzuk.

Aurreratu genuen bezala, pandemia egoera ere hasi da normizatzen eta eskola kirola ere normalizazio bidean da. Izan ere, aurten, lehiaketak baimenduta daude eta LEK-eko zapatu goizetako ekintzak urriaren 16an hasiko dira.  LH 3-4. mailakoak eskubaloian trebatzeko aukera izango dute eta LH 5-6. mailakoak errugbi topaketarekin hasiko dira. Baliteke, zapatuetako ekintzen egutegian aldaketak egotea, baina web gunean badaukazue behin behineko egutegia.

Dakizuen bezala, urriak 11 eta 12, pilarikako zubia da, beraz, egun hauetan ikasleek eskolara etorriko ez direnez, eskola kiroleko saiorik ere ez dute edukiko. Asteazkenean normaltasunez jarraituko dute saioek.

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea. Gure partetik dena egingo dugu horrela izan dadin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen