Harremaneko kideek azokan, dendako kafe eta txokolateak saldu dituzte

0
1153

Sebero Altube plazan egongo dira Harremaneko kideek Baserritarren AZOKAN, dendako kafe eta txokolateak saltzen. Horietako txokolate gozo batzuk dastatzeko aukera izan dute gerturatu direnak, eta erosketa bat egiten dutenek tableta bat opari eramateko aukera ere izan dute.

Maiatzak 18an, THE CHOCOLATE CASE filma eskainiko dute Amaia Antzokian arratsaldeko 19:00tan: “Pelikulak kazetari holandar batzuek Afrikako kakao landa eremuetan bizi izandako esperientzia kontatzen du, eta horren ondorioz hartutako erabakiak azaltzen ditu. Filma benetan interesgarria da, eta momentu askotan, hunkigarria”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen