Harremanek txokolate dastaketa egin du probreziaren aurka

0
792

Harreman Dendak antolatuta, txokolate dastaketa ere egin da Seber Altuben Pobreziaren Aurkako Nazioarteko Egunean. Halaber, Bidezko Merkataritzako produktuak salgai jarri ditu Sebero Altuben egin den azokan.

Harremanetik azaldu dutenez “txokolate dastaketak, sentsibilizazioa du helburu. Kakaoa, urtero milioika dolar mugitzen dituen elikagai estrategikoa da. Dirutza guzti horren %5a inguru besterik ez zaie produktoreei heltzen, ordea. Gehienak Afrika eta Hegoamerikan bizi dira, esplotazio eta pobrezia egoeran; kakaoaren landa-eremuen kasuan, haur esklabutza ere ematen delarik. Ezin dugu horrelakorik onartu, nazioarteko eskubide oinarrizkoenak urratzen duen egoera baita.”

Halaber, azaldu dute “Bidezko Merkataritzari esker, nekazariek kooperatibetan elkartu, soldata justuak jaso, eta esklabutza saihesten dute euren herrietako garapena bultzatuz. Horrez gain, irizpide ekologikoak lehenesten dira, kimikorik gabeko produktuak ekoitziz eta lur eremuen errekuperazioa bultzatuz.”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen