Harremanek garbitzaileei «ikusten ditugula eta euren lana baloratzen dugula» adierazteko deia egin dute

0
2129

Harreman GKE eta #harremandendako partaideek, joan den astearteko ekitaldiari buruzko balorazioa egin nahi dute. Garbitasunaren lan sektoreak pairatzen dituen baldintzak ikusarazi nahi izan zituzten, eta alde horretarik, «helburua lortu genuela» uste dute.

Hasteko, berrogei bat lagunek “Tratado de invisibilidad” dokumentala ikusi zuten. Dokumentala Amnesty Internationaleko partaide diren Itziar Zeberio eta Nekane Barandiaranek aurkeztu zuten, gobernuz kanpoko erakunde honek saritu baitzuen iazko Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian. Euren hitzetan “Luciana Kaplan zuzendariaren lanak ederki azaltzen du Mexiko Hiriko emakume garbitzaileen egoera, oso modu estetikoan euren bizi baldintzak, eta esperientziak jasoz: kontraturik gabe, osasuna arriskuan jartzen duten lan-baldintzetan, babesgabe nagusien aurrean…” .

Ondoren Gipuzkoako garbitasun sektoreko bi ordezkari sindikalek hitz egin zuten: Marisa Palomo eta Carmen Herrerok. Emakume mexikarrekin guztiz identifikatuta sentitu zirela adieraziz, hemen egoera ez dela hain tamalgarria zehaztu nahi izan zuten, batez ere, urteetan egindako langile borrokari esker. Elkartasuna eta langile borroka beharrezkotzat jo zuten, lan-baldintzak hobetzeko.

Eta Osasunaren nazioarteko eguna izanik, azpimarratu nahi izan zuten euren lanak guztion osasunean duen garrantzia. Gutxitan balioesten dena, eurak bezalaxe ikusezina izaten baita
gehienentzat.

Hori dela eta, amaitzeko, «proposamen bat luzatu nahi diegu herritarrei: gure ingurunea garbi mantentzeaz arduratzen diren pertsonei, agur baten edo hitzaldi labur baten bidez, ikusten ditugula eta egiten duten lana baloratzen dugula adieraztea».

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen