Harremanek Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko 3 ekitaldi antolatu ditu

0
339

Testua: Harreman.

Urtero legez, Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Eguna ospatu zen joan den zapatuan, eta horren harira, Harreman Dendatik bultzadatxoa eman nahi diogu Bidezko Merkataritzari beste behin.

Hilabete honetan zehar hainbat ekimen antolatu ditugu, eta denok gonbidatu nahi zaituztegu horietara gerturatu, eta parte hartzeko.

Hasteko, datorren zapatuan, Maiatzak 15, Sebero Altube plazan egongo gara Baserritarren AZOKAN, dendako kafe eta txokolateak saltzen. Horietako txokolate gozo batzuk dastatzeko aukera izango dute gerturatzen direnek, eta erosketa bat egiten dutenek tableta bat opari eramateko aukera ere bai.

Maiatzak 18an, THE CHOCOLATE CASE filma eskainiko dugu Amaia Antzokian arratsaldeko 19:00tan. Pelikulak kazetari holandar batzuek Afrikako kakao landa eremuetan bizi izandako esperientzia kontatzen du, eta horren ondorioz hartutako erabakiak azaltzen ditu. Filma benetan interesgarria da, eta momentu askotan, hunkigarria.

Pelikula amaitu eta gero zine-forum-a egingo dugu, Itsaso Sánchez-en eskutik. Itsaso Sánchez, Medicos Mundi Araba-ko Komunikazio eta Eraldaketa Sozialerako teknikaria da. Gertutik ezagutzen du kakaoaren produkzioaren inguruko errealitatea eta horren berri eman eta pelikulari buruzko tertulia izango dugu berarekin.

Amaitzeko, Maiatzak 24an, Nekane Jurado Ekonomista eta Psikologo Klinikoaren hitzaldia antolatu dugu Kulturateko Areto Nagusian, arratsaldeko 18:30tan. Nekanek gai ugari ukituko ditu, Bidezko Merkataritza barne, eta ikuspegi kritikoa emango digu ekonomiari buruz. Hitzaldiaren izenburua “Economia, cooperación y conciencia” da, hitzaldia gazteleraz izango delako.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen