Harremanek 46.771 euro bideratuko ditu Mozambikeko nekazaritza garapenerako eta Ankur-Indiako kaleko neskatoen hezkuntzarako proiektuetarako.

0
712

Batez beste, urtean kafe bat baino apur bat gehiago hartzen dute arrasatearrek, eta helburua ogitarteko batera iristea da.

Testua: Harreman Arrasate

2019ko ekitaldian HARREMAN-Arrasatetik mundura GGKEan garapen proiektuetarako jasotako lankidetzak % 9 hasi ziren aurreko urtearekin alderatuta, 46.771 eurora iristeraino eta Harremanek gaur egun Mozambiken eta Indian parte hartzen duen bi proiektuetarako erabili dira.

Kopuru hori urtean, arrasatear bakoitzeko kafe bat baino pixka bat gehiagoren baliokidea da. Eta jatorria honako hau da: partikularren babesak eta dohaintzak 34.145 euro, Arrasateko eta Eskoriatzako udalak 8.877 euro, eta gainerakoa Ibaiarte, Izaskun Murgia Lirika Elkartea eta Goikobalu elkarteekin elkarlanean egindako jarduerak.

Mozambike proiektuaren helburua da nekazaritza-ekoizpena hobetzea da, bertako biztanleek beraien lanaren bidez diru-sarrerak handitu ditzaten, horrela, garapen ekonomiko ekitatibo eta jasangarria lortzen lagun dezaten, familia mozambiketarrak autonomoak eta buruaskiak izan daitezen eta beren baliabide ekonomiko propioak modu etiko eta iraunkorrean erabil ditzaten.

Mundukide fundazioak Arrasaten du egoitza, eta Mozambike programa duela 19 urtetik zuzentzen du. Gaur egun, bertako 50.000 pertsonak parte hartzen dute, eta horietatik % 51 emakumeak dira. Azpimarratu behar da Mozambikeko iparraldean Mundukidek garatzen duen programa hau, Harremanek parte hartzen duena, inguru horretan lana sortzeko iturri nagusia dela.

Beñat Arzadun programaren arduradunak esan zigun bezala, “Miseriatik pobreziara pasatzen laguntzea da gure lana”, baita “baina badago itxaropena, programan parte hartzen duten familien etengabeko gorakadak erakusten duen bezala”.

Armando Costa Montepuez (Mozambike) barrutiko nekazariak zera esan digu: “Nire hirugarren urtea da programa honetan, eta nire ekoizpena dibertsifikatzea eta handitzea lortu dut lehen ekoizten ez nituen laboreekin. Mundukidek ekoizpena eta merkaturatzea hobetzen jarraitzea gustatuko litzaidake “.

Ankur proiektua Indian garatzen da, zehazki Mumbain eta bere inguruan. Ankurrek 23 urte baino gehiago daramatza oso familia txiroetako edo abandonatuetako neskak biltzen. Harremanek laguntzen duen ANKUR umezurztegian, bizitza duina eta etorkizun itxaropentsua eskaintzen zaien neskato horietako 200 baino gehiago bizi dira elkarrekin. ANKURek 500 neskato baino gehiago ditu, askok karrera bat ikasi dute: erizainena, idazkariena, irakasleena, etab. Beste askok familia bat osatu dute eta bere seme-alabei ANKURen eskuratutako balioak transmititzen dizkiete. Emakume ahaldundu eta seguru bihurtu dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen