Bestalde, bihar, maiatzak 9, Bidezko Merkataritza Nazioarteko Eguna ospatuko da.
Testua eta bideoa: Harreman Denda.
Debagoieneko biztanleek berriro ere aukera-aukeran daukate Bidezko Merkataritza bailarako denda erreferentean: HARREMAN DENDAn.
Koronabirusak eragindako itxialdiaren ondoren, maiatzaren 11tik aurrera ateak zabalduko ditugu berriro ere, Arrasateko Hiper Eroskin.
Segurtasunagatik, dendan jarduten duten boluntarioek aurrerago ekingo diote lanari, eta momentuz, pertsona bakar batek atendituko ditu bezeroak, higiene eta osasun neurri guztiak bermatzeko.
Ordutegia ere, berezia izango da:
ASTELEHEN, ASTEAZKEN eta OSTIRALETAN goizez (10:00-13:00)
ASTEARTE eta OSTEGUNETAN arratsaldez (17:00-20:00)
BIHAR, MAIATZAK 9, BIDEZKO MERKATARITZAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Nazioarteko eguna ospatzen dela eta BIDEZKO MERKATARITZAREN indarra, eraldaketarako agente bezala, azpimarratu nahi dugu.
Gaur egungo krisi sanitario eta sozialak, inoiz baino gehiago nabarmendu du kontsumo eta ekonomia modelo berri baten beharra.
COVID- 19ak, elikadura osasungarri, jasangarri eta bidezko baten garrantzia jarri du agerian. Osasun prebentziorako nahita nahiezkoa da gure elikadura eta ingurugiroa zaintzea. Kontsumo ohiturak aldatu behar ditugu.
Horixe da Bidezko Merkataritzak sustatzen duena: bio-dibertsitatea eta ingurune bakoitzaren aberastasun naturalak errespetatzen duen nekazaritza, fruitua zapore eta ezaugarri osasungarriengatik balioesten duen produkzioa, eta ekoizle lokalen garapena, lan baldintza egokietan.
Kontziente izan behar dugu, gure esku dagoela gauzak aldatzea. Bada garaia kontsumismo kutsagarri eta kaltegarriaren laberintotik ateratzeko.
Egin apustu Bidezko Merkataritzaren alde! Denon mesederako izango da.