‘Hariak’ Gipuzkoako bakardadeen aurreko estrategia aurkeztuko da Arrasaten ekainaren 3an

0
458

Adinberrik eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Hariak ekimena aurkeztu dute, nahi ez den bakardadea eta arazo hori konpontzeko kontzientziazioa lantzen duena.

Testua: Adinberri.

Eustaten datuen arabera, Gipuzkoan 2001 eta 2019 artean bakarrik bizi den biztanleria %82 hazi da, eta 85.637 pertsonara iritsi da. Horietatik %43,6, 37.300, 64 urtetik gorakoak dira, Auto-nomia Erkidegoko batez bestekoaren zortzi hamarren gainetik.

Adinberri Fundazioa, Etorkizuna Eraikizen barruan eratutako Erreferentziazko Zentroetako bat, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta lurraldeko gizartearen tresna bat da, bizi-luzeraren iraultza (eta horri lotutako hainbat fenomeno) eta horiek dakarten erronka eta aukerak estrategikoki aztertzeko eta jorratzeko. Hori guztia, alderdi social, sanitario eta ekonomikotik.

Zahartzeak dakartzan erronkei erantzun berritzaile bat emanez, Adinberrik adinekoen bizi-kalitatea bermatzeko lan egiten du, zahartze aktiboa, osasuntsua eta zentzua eta esanahia dituena sustatuz.

Bakardadearen gaiak gero eta garrantzi handiagoa hartu du azken urteotan, eta gizarte gisa aurre egin beharreko erronka nagusienetako bat bihurtu da. Horretaz jabetuta, Gipuzkoako Foru Aldunditik eta Adinberritik bi urte luze daramatzagu ibilbide-orri partekatu bat eraikitzen, bakardadeei aurre egiteko Gipuzkoako estrategia: HARIAK.

Estrategia hau Etorkizuna Eraikiz ekimenaren eta Gipuzkoa 2020<2030 Agendaren barruan kokatzen da, etorkizuneako politika publikoak modu partekatuan eraiki eta Gipuzkoa arreta eta gizarte politiken abangoardian kokatu nahi dutena.

Hariak-ek Gipuzkoa osorako estrategia komun baten eraikuntza irudikatzen du hainbat erakunde, gizarte entitate eta eragile anitzekin elkarlanean. Era berean, azken bi urteetan erakunde publikoekin eta gizarte antolatu osoarekin elkarlanean egindako parte hartze prozesu zabal eta bizi baten emaitza da. 51 pertsonako oinarrizko talde batek gidatuta, zeina erakunde eta gizarte ordezkariek eta adituek osatzen dutena, guztira 400 pertsona baino gehiagok hartu dute parte duela bi urte baino gehiago hasitako parte hartze prozesu osoan: Gipuzkoako 77 udal, 98 gizarte entitate eta tokiko eragileak, Osakidetza 6 OSIren bitartez, eta 20 enpresa eta berrikuntza zentro. Era berean, parte hartze prozesu osoan zehar, nahi ez den bakardadearen prebentzioan eta planteamenduan zuzenean edo zeharka eragiten duten tokiko 637 ekimen identifikatu ziren.

Hariak estrategiak gure lurraldeko persona guztiek bakardade egoerak prebenitzeko, egoera horiei heltzeko edo laguntzeko, pertsonak, egiturak, jarduerak, laguntza eta tresnak izan ditzaten nahi du. Lotura sozial eta afektibo esanguratsuak izatea, eta horrela parte-hartze eta lotura sozial handiagoak izatea. Horretarako, ezinbestekoa da administrazioa publikoen, gizarte entitateen, enpresen, akademiaren eta beste eragile batzuen arteko elkarlana.

Estrategia horren foku nagusia adinekoak eta zahartze-prozesuak dira, baina ez modu esklusiboan edo baztertzailean. Gipuzkoako gizarte osoari zuzenduta dago , belaunaldien arteko elkartasuna funtsezkoa baita. Izan ere, lehen mailako erronka da, erronka sozial kolektiboa, eta Gipuzkoa aukera-testuinguru batean mugitzen da.

Animatzen zaitugu datorren ekainaren 3an Arrasatera hurbiltzera eta Hariak estrategia eta Herritarren Dekalogoaren dokumentua ezagutu eta harekin bat egitera animatzen zaitugu, Gipuzkoa auzo handi bihurtu eta bakardadearen aurrean guztion elkarbizitzarako hariak ehunduz.

Arrasateko programa

– ‘Istorioak ehuntzen’ erakusketa bankuetan: Hariak-en nortasun-ikurra 10 banku dira, eta dekalogoa osatzen duten hamar esaldiak jasoko dituzte. Otalora Lizentziaduna kalean egongo dira. Gainera, bankuek komunitatea eta belaunaldien arteko topaketa sortuko duten 5 tailer garatzeko balioko dute.Tailerrak 16.30etatik aurrera egingo dira eta hariarekin ‘atrapasueños’, telar txikiak, mandalak, mobilak eta munstroak eraiki ahal izango dira.

– Informazio puntua: Egun osoan zehar bankuen alboan informazio puntua kokatuko da, zeinetan estrategia azalduko da eta batzeko dokumentua sinatu ahal izango da. Parte-hartzaile guztiei ‘Hariak’ txapa emango zaie.

– Elkarlaneko eskultura: Puntu berean, herritarrek artista batek dinamizatutako hilorama bat sortzeko aukera izango dute, Hariak ekimenarekin duten lotura sinbolizatuko duena. Hariak eta jarri beharreko posizioa erraztuko dira.

– Musika: bankuekin batera, 18.00etik 18.45era, musikari batek bakardadea simulatzeko hainbat pieza joko ditu harpan, eta 19.00etatik aurrera egingo den elkarrizketa publikora animatuko ditu bertaratzen direnak.

– Elkarrizketa publikoa: Arratsaldean zehar Hariak dokumentuarekin bat egitera pasatu direnak eta identifikatzeko txapa daramatenak Kulturaten sartu ahal izango dira, baita estrategiaren webgunean erregistratu direnak ere (https://hariak.adinberri.eus). Bertan, Udaleko, Aldundiko eta Adinberriko agintariek estrategia azalduko dute. Ondoren, eskualdeko abesbatza batek ‘Hariak’ sinfoniarekin, J. Elberdinen musika eta Marta Garcíaren letra duenak, amaituko den
kontzertu txiki bat eskainiko du.

Ondoren, bertaratutakoak eta parte-hartzaileak ‘lunch’ batean bilduko dira, esparruaren kanpoaldean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen