Hankaz gora taldeak Gaztetxean aurkeztuko du lehen diskoa

0
2939

Kontzertua irailaren 13an izango da, zapatua, eta ‘Istorio zahar haiek’ lana jendarteratuko du. Barru Fest jaialdian ere Aingura, Dirty Old Gasteiz eta Sustrai Berriak ariko dira.

Argazkia: Hankaz gora / Kartela: Barru Fest.

Arrasate-Aramaioko Hankaz gora hirukoak ‘Istorio zahar haiek’ diskoa atera du kalera aurten.

Aratz, Unai eta Andonik osatzen dute taldea egun, eta lehen lana Arrasateko Hamarratz estudioan grabatu dute, Mikel Arriaran ‘Arri’ eta Pello Herizekin.

Arrasate pasealekuko musika gune honetan ere lana nahastu eta masterizatu da. Ekoizpenaz Peru Arrese Sampedro arduratu da, eta Ug zein Juako lagun aritu dira.

Ibilbide honetan ere Oxi eta Des-Kontrol lagun izan dituzte, eta Hankaz gorak aurrerapen kanta-bideoklipa aurkeztua du: ‘Iraganeko ilusioa’.

Hirukoak baieztatu egin du II. Barru Fest-en parte hartuko duela, Arrasateko Gaztetxean eta irailaren 13an, larunbata.

Jaialdian ere Sustrai Berriak, Dirty Old Gasteiz eta Aingura taldeek parte hartuko dute. Sarrera 5 eurotan izango da bertan, eta ateen irekiera 20:30ean.

Hankaz gora, Instan

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen