Hamairu talde ari dira lehian Zaldibar 24h futbito txapelketan

0
2863

Gaur goizean abiatu da Zaldibarren 24 orduko futbito txapelketa, eta aurten parte-hartzea handitu egin da: guztira hamairu talde ari dira lehian, iaz baino lau talde gehiago. Parte hartzen ari diren taldeak honako hauek dira: Astuan Bila, Titiriteroz, Futbol Clus Latinos, RGLT, Kliperklan, Sukusuku, JDC, Palestina FC, Atletico Guarani, Boniato Crew, Tutifruti FC, Tximitxangas eta Osorik Taberna.

Goizeko 8:00etan hasi da fasea, eta taldekideek goizean goizetik bero handia jasatzen ari dira. Egun osoan espero da tenperaturek gora egitea. Talde guztiek elkarren aurka jokatuko dute fase honetan: talde bakoitzak zortzi partida izango ditu guztira. Sailkapen fasea gauerdian amaituko da, eta ordurako sei talde onenak playoffetara pasako dira. Lehen bi sailkatuek zuzenean finalerdietara egingo dute jauzi; beste lau taldeek, aldiz, euren artean partida bana gehiago jokatu beharko dute aurrera egiteko. Finala goizaldeko 3:30erako aurreikusita dago, eta gau osoan zehar futbola, giro ona eta beroa protagonista izango direla aurreikusten da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen