Gaur arratsaldean ‘Gurutze’ txerria, Santamasetako protagonista, Herriko plazan izan da, Santamas Komisiñua ekarrita. Aurten ere Aretxabaletako Zalona Aurrekoa baserrian hazia da eta 200 kilo baino gehiago ditu. Jende ugari hurbildu da feria handiaren egunean protagonista nagusia izango den txerria ezagutzera. Errifen zozketa bihar arratsaldeko 20:00etan egingo da Herriko plazan.





