Gurutze Gorriak zailtasun egoeran dauden 245 haurrentzako jostailuak lortzeko kanpainia abiatu du Debagoienean

0
468

Edizio honetako erronka, beraien egoera ekonomikoa dela-eta datozen Eguberrietan
seme-alabei oparirik erosteko aukerarik ez duten familiei jostailu berri bat ematea.

Testua eta kartela: Gurutze Gorria. Argazkia: MB artxiboa.

Aurten ere Gurutze Gorria Debagoienak abian jarri du Debagoieneko eskualdean kalteberatasun egoeran dauden 245 umerentzako jostailu berriak jasotzeko erronka solidarioa, Haurren Eskubideen Hitzarmenaren 31. artikulua bete ahal izateko: “Haurrek aisialdirako, jolaserako eta
jarduera artistiko eta kulturaletan parte hartzeko eskubidea dute”.

Kanpaina “Jostailu-Hezitzailea” proiektuaren barruan kokatzen da. Proiektu horren helburua da 0 eta 12 urte bitarteko haurren jolas-eskubidea bermatzea, bai eta jolasak eta jostailuak hezkuntzarako eta balioak transmititzeko tresna gisa duten garrantziaz eta garapen ebolutiboan duten eraginaz sentsibilizatzea ere.

COVID-19ak eragindako pandemiak familia askoren egoera larriagotu baino ez du egin, haien ahultasuna areagotuz. Horregatik, Gurutze Gorriak kanpaina honetan inoiz baino gehiago laguntzeko deia egiten die herritarrei.

Zergatik jostailu berriak?

Ekitatez eta diskriminaziorik gabe, haur guztiek jostailu berri bat izan dezaten. Segurtasunagatik, ezin dugu bermatu jostailua jatorrizko bilgarritik ateratakoan % 100 segurua denik. Horrez gain, aurreko edizioetan egiaztatu den bezala, bildutako bigarren eskuko jostailuen % 10 baino ezin dira entregatu, batzuek jada ez baitute beren funtzioa betetzen (piezarik gabeko puzzleak, begirik gabeko panpinak, gurpilik gabeko autoak, etab.).

Nola lagundu

Herritarrak animatzen ditugu gure kontu-korrontearen bidez dohaintza egitera, ES22 3035 0001 51 0010018156 (Laboral Kutxa) kontzeptuan JOSTAILUA adieraziz.

Halaber, jostailu berriak biltzeko eta jostailu-txekeak saltzeko guneak mantenduko dira, bai Arrasateko Hiper Eroskin, abenduaren 3an, 4an eta 11n, bai Debagoieneko Gurutze Gorriaren Batzarrean (Elorregi Auzoa, 5, Bergara).

Gurutze Gorria Debagoienaren kanpainari buruzko informazio gehiago: Facebook/cruzrojaaltodeba.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen