Gurutze Gorriak enpresa onesleen sare bat bultzatu du Debagoienan

0
236

Testua: Gurutze Gorria

Debagoiena, 2023ko urriaren 18a. Debagoieneko Gurutze Gorriak eskualdearekinkonpromisoa duten enpresen sare bat bultzatzen du, Gurutze Gorriak garatzen dituenjardueren iraunkortasun ekonomikoari laguntzeko. Zehazki, azken 12 hilabeteetan 23 larrialdiko esku-hartze egin ditu Debagoieneko Gurutze Gorriko ERIE-ByST taldeak (LurrekoBilaketa eta Salbamenduko Berehalako Erantzun Taldea). Gainera, Debagoieneko Gurutze Gorriko boluntarioen taldeak 18 prebentzio-zerbitzu eta 29 osasun-esku-hartze egin ditu, eta ematen dituen esku-hartze sozialeko proiektuei dagokienez, gizarte-bazterkeriako arriskuan dauden Debagoieneko 470 familiari eman zaie arreta.

Javier Igartua Debagoieneko Gurutze Gorriko batzarreko presidenteak adierazi duenez,”urtean zehar egindako lan guztia gure boluntarioen etengabeko konpromisoari esker egin daiteke;baina, era berean, gure enpresa onesleek berebiziko garrantzia dute, gure ahalmen operatiboa eta hedapen-gaitasuna bermatzen duten beharrezko funtsak ematen baitizkigute”.

Debagoieneko Gurutze Gorriaren enpresa onuradunen sare hori 6 enpresa laguntzailek,enpresa patrozinatzaile batek eta 2 enpresa babeslek osatzen dute gaur egun, urteko ekarpen ekonomikoaren arabera.

“Oso harrituta gaude inguruko enpresetara joaten garenean jasotzen dugun harrera beroarekin.Egia esan, bizitza osoa ezagutzen gaituzte 40 urte daramatzagulako San Prudentzioko egoitzan.Oso eskertuta gaude jasotako ekarpen guztiengatik, eta beti azpimarratzen dugu edozein zenbateko ekonomiko, nahiz eta norbaiti txikia iruditu, garrantzitsua dela gure jarduera soziosanitarioari eta solidarioari eusteko, bai eta larrialdiei erantzuteko dugun gaitasunari eusteko ere”, azaldu du Igartuak.

Debagoieneko Gurutze Gorriarekin elkarlanean aritzen diren enpresetako batzuk ereharreman horretan oinarritzen dira, langileen artean lehen sorospenei, desfibriladoreei etaabarri buruzko ikastaroak emateko, bai eta larrialdiei aurre egiteko simulazioak egiteko ere.

Datozen asteetan, Debagoieneko Gurutze Gorriko boluntario talde batek bere denborako ordu batzuk emango ditu inguruko enpresekin harremanetan jartzen, egindako ekarpena eskertzen eta azken urtean egindako jarduerak azaltzen, bai eta oraindik onuradun ez direnei enpresa onuradunen sareko kide izateko gonbidapena luzatzen ere.

Debagoieneko Gurutze Gorriko boluntario taldearekin bat egin nahi baduzu eta laguntzeko modu desberdinen berri izan nahi baduzu, Debagoienako Gurutze Gorriaren San Prudentzioko egoitzara jo dezakezu, 943765576 telefonora deituz edo altodeba@cruzroja.es helbide elektronikora idatziz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen