Gurutze Gorriak bisitariei bere jarduera azaldu die Ate Irekietan

0
256

Argazkia: Herritar bat.

Debagoieneko Gurutze Gorriak Ate Irekien jardunaldia egin zuen atzo, maiatzak 19, Elorregiko instalazioetan.

Bertako kideek bisitariei azpiegitura erakutsi zieten, baita bertako jarduerak azaldu ere.

Horrela, jardunaldian zehar bisitariek anbulantziak eta erreskateko beste baliabide batzuk ikusi ahal izan zituzten.

Baita sorospen eta salbamenduko eta gizarte-ekintzako taldeetako boluntarioek egiten dituzten lanak ere.

Gainera, boluntarioek lehen sorospenen, bihotz-biriketako bizkortzearen eta abarren inguruko tailerrak eskaini zizkieten.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen