Gurutze Gorriak 40 urte egin ditu Arrasaten eta Debagoienean

0
294

Bertako Gurutze Gorriak 1.800 bazkide baino gehiagoren sostengua, ia 100 boluntarioren lana eta eskualdeko enpresa onuradunen ekarpena ditu egun.

Beheko testuaeta bideoa: Debagoieneko Gurutze Gorria.

Orain dela 40 urte, 1983ko abenduaren 3ko gauean, Debagoieneko Gurutze Gorriaren tokiko batzar sortu berriak lehen guardia egin zuen. Hasiera haietan, gure eskualdeko Gurutze Gorriaren jarduerak Arrasateko Eskualdeko Ospitaleko larrialdi-eremuan lagatako “gelatxo” txiki batetik abiatzen ziren. Eraikin hori duela gutxi eraitsi da.

Larrialdien eta istripuen estaldura urria eta eskasa zen garai hartan. Egoera horren aurrean, boluntario talde batek antolatzea erabaki zuen eta Debagoienean sorospen eta lehen laguntzako zerbitzu iraunkor bat ezartzea proposatu zen. Lehen unetik, ekimenak eskualdeko herri guztietatik oso ezberdinak ziren pertsona asko bildu zituen, proiektua aurrera ateratzeko ahaleginarekin bat eginez, beharra handia baitzen. Gurutze Gorriarekin harremanetan jarri ziren, eta, horrela, astean zehar soldaduaren ordezko zerbitzua ematen ari ziren gazteek emandako sorospen-zerbitzua ezarri zuten eta asteburuan boluntarioek berek eman zuten zerbitzua.

Debagoieneko Gurutze Gorriko sorospen- eta larrialdi-unitate horrek lanean jarraitzen du gaur egun, larrialdiei aurre egiteko. Aldi berean, 2006an, Lurreko Bilaketa eta Salbamenduko (ByST) Larrialdiei Berehala Erantzuteko Taldea sortu zen (ERIE). Gaur egun, desagertutako pertsonak bilatzeko, iristeko zailak diren lekuetan lehen laguntzak emateko eta ebakuazioak egiteko trebatutako boluntarioek osatzen dute talde hori. Gaur egun, ERIE-ByST talde hori Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren, Babes Zibilaren edo Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren eskura dago. Aurten, Debagoieneko Gurutze Gorriko ERIE taldea bederatzi aldiz aktibatu da.

Erreskate- eta salbamendu-jarduera horrekin batera, Debagoieneko Gurutze Gorriaren ondorengo urteetan programa soziosanitarioen eta esku-hartze sozialaren garapen zabalak markatu zituen.

Eremu horretan, Gurutze Gorriak, Debagoienean, orientazioa eta premia handiko kit-ak ematen dizkie gure eskualdera kalteberatasun-egoeran iristen diren pertsonei. Debagoienean, mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako garraioa eskaintzen du, eta aldi baterako doako mailegu-programa bat du ortesi eta geriatriako laguntza teknikoko produktuetarako (makuluak, gurpil-aulkiak, taka-takak, garabiak…), behar duen Debagoieneko edozein herritarrentzat.

2018az geroztik, Gurutze Gorriko boluntarioek “Eskola Arrakasta” programa garatzen dute Debagoienean. Programa horrek errefortzu akademikoa eta garapen pertsonala eskaintzen die gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden haurrei. Abian jarri zenetik, 20 haurrek parte hartu dute laguntza-saio horietan, eta kalteberatasun-egoeran dauden 200 haurrek baino gehiagok eskola-materiala jasotzen dute ikasturte bakoitzaren hasieran. Era berean, Gurutze Gorriak 250 haur baino gehiagori banatzen dizkie jostailuak urtero, “Jostailu-Hezitzailea” programaren bidez. Programa hori ere boluntarioek bultzatzen dute, eta 2005etik ari dira lanean.

Debagoieneko Gurutze Gorriak abian jarritako azken proiektua, gaixotasun kronikoak dituzten pertsonei zuzendua, “Atxikimendu Terapeutikoa” da. Programa horretan, sei boluntariok osatutako talde batek ohitura osasungarriak finkatzeko jarraibideak ematen ditu, eta tratamendu medikoak behar bezala jarraitzeko laguntza ematen du, baita laguntza-emozionala ere.

40 urteko jardueraren ondoren, Gurutze Gorriak Debagoienean jarraitzen du bere ibilbidea, eskualdeko 1.800 bazkide baino gehiagoren sostenguari, ia 100 boluntarioren lanari eta eskualdeko enpresa onuradun desberdinen ekarpenari esker. Aurten bakarrik, Gurutze Gorriak 477 familia kalteberi edo gizarte-bazterketa jasateko arriskuan daudenei eman die arreta Debagoienean. ERIE taldea aktibatu da agintariek egindako 9 larrialdi-deiren aurrean, eta 47 pertsona izan dira zerbitzu soziosanitarioen onuradunak.

“Debagoienaren zerbitzura dagoen Gurutze Gorriaren ibilbide hau ospatzen dugu. Herritarrengandik, erakundeengandik eta enpresa onuradunengandik jasotzen dugun etengabeko babesak pentsarazten digu gure eskualdeko bizilagun guztien ongizatean modu positiboan laguntzen dugula. Bere beharrei eta larrialdiei une zailetan erantzun izanak eta inklusioaren alde lan egiteak, gaur egungo ideia primitiboa errealitate sendo bihurtzen du, eta ibilbide aitortua du”, adierazi du Debagoieneko Gurutze Gorriko presidente Javier Igartuak.

Debagoieneko herritarren zerbitzura egindako ibilbidea  

Aurrekariak 

Gipuzkoako Gurutze Gloria 1870an sortu zen eta Debagoienan eman zituen lehen zerbitzuak III. Karlistaldian izan ziren. 

1983    /    Debagoieneko Gurutze Gorriaren sorrera 

1980ko hamarkadaren hasieran, boluntario talde batek Debagoienako lehengo sorospen zerbitzu iraunkor bat ezartzea proposatzen du: astean zehar militar ordezko zerbitzuan dauden gazteek emandakoa eta astebukaeran boluntarioek berek eskeinitakoa. Gurutze Gorria Debagoienean hasi zen lanean, 1983ko abenduaren 3an, Arrasateko Eskualdeko Ospitalean lagatako gelatxo batetik egindako lehen guardiarekin. 

1983 – 2015   /    Istripuetako laguntza 

1983 eta 2015 artean, Gurutze Gorria izan zen Debagoienean mota guztietako istripuen aurrean erantzuten duena. 1999tik aurora, Gurutze Gorriaren zerbitzu hori Larrialdietako Garraio Sanitarioaren Sarean (RTSU) sartu zen.   

1984    /    Egoitza berria Elorregi Auzoan, San Prudentzion 

1984ko ekainaren 10ean Debagoieneko Gurutze Gorriaren egoitza inauguratu zen Bergarako Elorregi Auzoan, San Prudentzion. 

1985    /    Istripua Oiz mendian  

Debagoieneko Gurutze Gorria mobilizatu duen istripurik handiena 1985eko otsailaren 19an Oiz median izandako hegazkin-istripua izan da. 

1986   /    Erreskate Taldearen sormena  

1986an, Debagoieneko Gurutze Gorriko erreskate eta salbamendu taldea sortu zen, eta 2006an Larrialdiei Berehalako Erantzun Taldea (ERIE) bihurtuko da, gaur gun ere martxan dagoena. 20 boluntariok osatzen dituzte gaur Berehalako Erantzuneko Taldea (ERIE) Lurreko Bilakaera eta Salbamenduko Taldea (ByST) 

1997 – 2006 / Elikagaien banaketa 

1997 eta 2006 arteko hamarkadan, Gurutze Gorriak Europako sobera komunitarioetatik eratorritako elikagaiak banatu zituen Debagoieneko biztanleri zaurgarrien artean. 

2005    /    “Jostailu Hezitzailea” kanpaina abian jartzen da  

1990ean, Debagoieneko Gurutze Gorriak “Jostailu Hezigarria” kanpaina hasi zuen, eskualdeko famili zaurgarriei jostailuak emateko. 

2018 – 2019 Ikasturtea      /      “Eskola-Arrakasta” programa abian jartzen da 

“Eskola-Arrakasta” programa 2018-19 ikasturtean gasten da, gizarte-bazterketa arriskuan dauden haurrei errefortzu akademiko eta nortasun garapenerako eskeintzeko. 

2020    /    COVID-19 pandemia 

Debagoieneko Gurutze Gorriak artatu duen osasun publikoko krisi handiena COVID-19 pandemia izan da. Biztanleriaren konfinamendu osoan zehar, Gurutze Gorriak egoera ahulenean zeuden herritarren oinarrizko beharrei erantzu zien. 

2021    /    Atxikimendu Terapeutikoko programa 

Debagoieneko Gurutze Gorriak abian jarri duen programarik berriena “Atxikimendu terapeutiko” programa da, ohitura osasungarriak finkatzeko jarraibideak ematen dituena, tratamendu medikoak behar bezala jarraitzeko laguntza eta baita ere konpainia. 

2021    /    La Palmako sumendia 

Debagoieneko Gurutze Gorriko boluntarioek parte hartu duten eskualdeen arteko kooperazio berriena (Kanariaseko) La Palmako erupzio bolkanikoaren ondorioz izan zen, 2021eko irailaren 19tik abenduaren 13ra. 

2023    /    Debagoieneko Gurutze Gorriak 40 urte bete ditu 

40 urteko jardueraren ondoren, Debagoieneko Gurutze Gorriak bere proiektuarekin jarraitzen du bere boluntario eta bazkideen lankidetzari esker. 

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen