“Jostailu Hezitzaileran” kanpainan bildutako jostailuak 133 familiatako 251 haurri eman zaizkie, egoera ekonomikoa dela-eta Gabonetan seme-alabei jostailu berri bat erosi ezin dietenak.
Testua: Debagoieneko Gurutze Gorria.
Gurutze Gorria Debagoienak jostailu berriak banatu dizkie egoera ahulean dauden 251 haurrei. Debagoieneko Gurutze Gorriak abenduan garatu duen “Jostailu Hezitzailea” kanpainan bildutako jostailuak 133 familiatako haurrei eman zaizkie, haien egoera ekonomikoak ez baitie uzten seme-alabei opariak erosten. Udalerrika, 95 haur izan dira Arrasaten, 45 Oñatin, 22 Aretxabaletan, 58 Bergaran, 23 Eskoriatzan, 5 Elgetan eta 3 Antzuolan.
Esker Ona
Debagoieneko Gurutze Gorriak eskerrak eman nahi dizkie eskualdeko pertsona guztiei, jostailu berriak, jostailu-txekeak edo kontu korrontearen bidez dohaintzak egin dituztenei, Debagoieneko udalerrietako gizarte-zerbitzuei, Arrasateko Eroski Hipermerkatuari jostailuak biltzeko lekua uzteagatik eta eskualdeko enpresei kanpainan laguntzeagatik, eta, jakina, erakundeko bolondresei, haien lanik gabe ezinezkoa izango zen 251 haurrek jostailu berri bat izatea Gabonetan.