“Guretzat gaurko Arrasateko kontzertua opari bat da; azken kontzertua otsailaren 1ean joko dugu”

0
1494

Esne Beltzako Xabi Solano Maiza trikitilari eta abeslariak baloratu du agur birako kontzertuak “bikain doazela”, eta gaur gauean Monterron parkean ariko dira.

Framea eta bideoa: MB mediateka.

Arrasateko kontzertua agur biraren baitakoa dugu, eta bertan “azken 17 urte hauei nolabaiteko bueltatxo bat emango diegu”.

“Disko berriko abestiak eskainiko ditugu, besteak beste, eta Kimu Dantza Taldeko kideak ere bertan izango ditugu dantzan”.

Agur birako kontzertuak “oso ondo doaz, eta nostalgia puntu bat izaten ari dira. Urtarrilan hasi ginen eta kontzertuak bikain doaz”.

“Publikoa gogotsu dago eta gaurko, ekainaren 24ko, kontzertuarekin oso kontent gara. Guretzat Arrasaten agur biran jo ahal izatea opari bat da”.

Esne Beltzako ‘frontman’ak gehitu du “datorren urtean, 2025ean, azken kontzertua joko dugula, eta kontzertu bakarra izango da, otsailaren 1ean”.

Lekuari dagokionez, oraingoz ezin dute aurreratu baina “sarrerak erosgai jarriko dira, eta kontzertu berezia izango da, orain arteko kolaboratzaile guztiak elkartuko baititugu”.

Gogoratu gaurko kontzertua gaueko 23:15ean hasiko dela Monterron parkean, Arrasateko Udalak antolatuta, eta sarrera librea izango dela. Betira arte Esne Beltza!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen